Profesionalei eskainitako zerbitzuak

Ezagutu, parte hartu, eskaini, hobetu.

Informazioa orokorra

Parkeen Sareak hainbat bide ditu bertan lan egiten duten pertsonei intereseko arlo desberdinei eta gaurkotasunari buruzko informazioa iritsarazteko.
Hauek dira informazioa eskaintzeko erabiltzen diren bideak:
• Informazio-jardunaldiak
• Sare Sozialak: Twitter, Instagram eta Facebook
• Aldizkariak
• Webgunea
• SPRIren antenak

Prestakuntza

Pertsonak dira jarduera Parkean garatzen duten enpresen aktibo nagusia eta horien prestakuntza arlo garrantzitsua da.
Prestakuntza-ekintzak martxan jartzea eta ezagutza trukatzeko metodologia berriak garatzea Parkean gauzatzen diren arloak dira.
• Tailerrak adituekin
• Prestakuntza-jardunaldiak
• Parkeen Hitzarmena – Deusto Business School: Parkeen Ikasgela, Workshopak…

Zerbitzu osagarriak

Zerbitzu osagarriak hauek dira: enpresa-garapenarekin zuzenean lotuta ez egon arren, horiek martxan jartzea interesgarria da Parkeko ekosisteman.
Aisialdiarekin, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten ekintzak dira, baita Parkeko pertsonentzako onura eragiten duten zerbitzuen sorrerarekin lotutakoak ere.
Parketik pertsona erabiltzaileen komunitaterako kudeatzen diren azpiegiturekin eta aisialdiarekin dute zerikusia.
Club Parkeren oinarria da aisialdiarekin, osasunarekin, kirolarekin, prestakuntzarekin edo kulturarekin lotutako jarduerak lan esparruan barneratuta antolatzea.