COUTH Taldeak nazioarteko presentzia handitu du Turinen (Italia) filial bat irekiz

Albisteak, Gipuzkoa

E2M Couth Vision Systems, SLU-ren Turingo filial berria 2023ko urtarrilean hasiko da jardunean

Filial hau irekitzea Gipuzkoako konpainiak I+Gko inbertsioan eta nazioarteko hedapen geografikoan zentratu duen plan estrategikoaren barruan kokatzen da

Irekitze honek laser teknologiaren eta ikusmen artifizialeko sistema adimendunen bidezko markaketaren adarrean hazten jarraitzeko helburuan aurrera egiteko aukera emango dio Taldeari

OUTH talde industrialak ―markaketa eta trazabilitate industrialean eta ikusmen artifizial adimenduneko sistemetan liderra―, egoitza nagusia Hernanin duenak, Italian filial berri bat irekiko duela iragarri du, 2023ko urtarrilaren 1ean martxan jarriko dena eta talde gipuzkoarraren nazioarteko presentzia handitzea ekarriko duena.

“Italian egin dugun ezarpenarekin ―azaldu du José Antonio Erdoziak, COUTH Taldeko CEOak―, guretzat horren garrantzitsua den merkatu horretan geure zerbitzu teknikoaren bikaintasuna eta aholkularitza profesionala gure bezeroei hurbiltzeko eta bermatzeko apustua egin dugu; merkatu honetan gure helburu-sektoreetako fabrikatzaile garrantzitsuak baitaude.

Turinen bulegoa irekitzeari esker, zerbitzu ezin hobea eskaini ahalko zaio Italiako merkatuari, markaketa industrialean eta trazabilitatean zentraturiko COUTHen eta E2M COUTHen produktuen portfolioa eskainita. Areago, ikuskaritza, orientazio eta errefuserako ikuspen-sistemak ere eskainiko dira hainbat sektoretarako, hala nola automobilgintza, edariak, elikadura, farmaziak eta beste zenbait industria-eremu.

Gainera, lehen aldia da bi konpainiek nazioarteko merkatuan elkarrekin dihardutela euskal konpainiak Kataluniako enpresa erosi zuenetik.

COUTH 1954an hasi zen lanean markaketa eta trazabilitate industrialean espezializaturik, eta presentzia 66 herrialdetan duela, fakturazioaren % 84 esportatzen du herrialde horietara.

www.couth.com

Partekatu

Beste berri batzuk