COVID-19 analisi zerbitzu berri bat ireki da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Albisteak, Bizkaia

COVID-19 pasaportea inoiz baino hurbilago eta errazago lortzeko aukera , enpresa, erakunde eta partikularren eskura

COVID-19ko analisi-zerbitzuak eskaintzeko zentro berri batek ateak ireki ditu gaur, uztailak 19, Bizkaiko Teknologia Parkeko 101. eraikinean, DNA Data eta Biolan Healthen eskutik.

Bertan, proba desberdinak eskainiko dira , bai SARS-CoV2 bidezko infekzio bat detektatzeko, bai modu naturalean lortutako edo txertoaren bidez sortutako immunitate posible bat egiaztatzeko. PCR probak eta ELISA testaren bidezko antigorputzen azterketak egingo dira, baita antigenoen eta antigorputzen test azkarrak ere, bakoitzaren beharren arabera, eta betiere modu seguru eta azkar batean .

Analisien emaitzak behar bakoitzaren arabera emango dira, diagnostiko-proba batetik COVID-19 pasaporte digitala lortzeko aukerara (uztailaren 1etik indarrean dagoena) joan daitezke. Pasaporteak Europan zehar askatasunez ibiltzeko aukera ematen die herritarrei.

DNA Data-ren web orrian, Prueba Covid-19en, sartu eta hitzordua on line erreserbatu besterik ez da egin behar. Zamudion laginak hartzeko ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 12:00etara izango da,.

Zerbitzu hau Zamudioko BIOLAN Health enpresa bioteknologikoaren eta Miramongo Parke Teknologikoan dagoen DNA Data enpresa biomedikoaren arteko lankidetzatik sortu da. Bi enpresak, uztailaren 16an, BIOLAN Gipuzkoako enpresaren akziodun bihurtu zenetik,  BIOLAN taldea osatzen dute.

Zamudioko zentro berria  DNA Datak Miramonen dagoeneko abian duenarekin bat dator, eta, horrela, egungo pandemia ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzen laguntzeko.Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan lan egiten duten enpresa edo partikular, edo beharra duen edonorentzat ere, bi teknologia-parkeetan eskari handia duen zerbitzu bat emango da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk