Doako sarbidea mundu-kategoria duten itsasoko energia berriztagarrien entsegu-instalazioetara
Energia berriztagarrien hurrengo offshore belaunaldia bultzatzeko
TECNALIAk eta EEEk itsasoko energia berriztagarrien azpiegituretara baterako sarbidea eskaintzen die komunitate industrialari eta zientifikoari. Ekonomiaren hazkunde iraunkorra eta enplegu-sorkuntza egonkorra bultzatuko duen etorkizuneko sektore gisa itsasoko ingurunean energia berriztagarriko iturriekin konprometituta gaude. Gure ustez, ikerketa, garapenak eta berrikuntzak funtsezko rola bete dezakete beste energia-iturri batzuekin alderatuta teknologia lehiakorrak eskuragarri izateko garaian.
Horrekin lotuta, maila goreneko hiru instalazio eskaintzen dira:
TECNALIAren osagaien korrosio-entseguen plataforma (HarshLab): Armintzako kostaldetik (Bizkaiko Golkoa, Espainia) 1.700 metrora ainguratutako plataforma flotagarri aurreratua da. Offshore dagoen benetako ingurunean fenomeno jakin batzuen (korrosioa, zahartzea eta fouling-a) aurka material eta osagaiak ebaluatzeko diseinatuta dago.
TECNALIAren Electrical PTO (Power Take Off): Itsasoko energien gailu / turbina eoliko baten portaera mekanikoa erreproduzitzen duen emuladorea. Itsasoko energiaren bihurgailuak eta turbina eolikoak sarera konektatzeko HIL (Hardware in the Loop) proben bankua da eta osagai elektrikoen eta kontrol-legeen inguruko entseguak egitera bideratuta dago.
EEEren Mutrikuko olatuen energia-planta: Mutrikuko olatu-horman txertatuta dago eta sarera konektatutako instalazio horrek ura oszilatzaileko zutabearen 16 gailu biltzen ditu honako hauetan kontzeptu berrien inguruko entseguak egiteko: aire-turbinak, sorgailuak, kontroleko estrategiak eta ekipamendu osagarria.
TECNALIAren electrical PTO izenekoak Mutrikuko Olatuen Energia Plantaren portaeraren erreplika egitea ahalbidetzen du. Mutrikun entseguak egin nahi dituzten erabiltzaileek beren ereduen aurretiazko balioztatzea egin dezakete laborategian kontrolatutako baldintzetan, eta ondoren Mutrikuko Olatuen Energia Plantara bideratu. Ikuspegia arrakastaz aplikatu dute Lisboako ISTko adituek olatuen energia-gailuak garatzeko garaian Opera proiektuaren baitan.