Donostiak argiztapen jasangarri eta adimendunaren alde egin du

CO2 igorpenak murrizten duten eguzki-farola adimendunak

Gipuzkoako hiriburuak sei kale-argi berri instalatu ditu duela hilabete gutxi Arbide parkeko oinezkoentzako pasealekuan, ingurumena errespetatzen duten konponbide jasangarriak bultzatzeko helburuarekin.

Pasealekua, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen ingurune paregabean kokatua dago. Teknologia eta natura batzen dituen guneak, eguzki- farola adimendunak estreinatuko ditu, EKIONA enpresaren eskutik. Gipuzkoako enpresa honek hamar urte baino gehiago daramatza energia berrien alorrean, eguzki-argiztapenerako sistemak diseinatzen eta merkaturatzen.

Instalazio berria MOON Serieko eguzki-farolaz osatua dago, zeinak errendimendu hobea eta eraginkortasun energetiko handiagoa eskaintzen duten. EKIONAren aldez aurreko eguzki-farolen errendimendu ona egiaztatu ondoren, Donostiako Udalak fabrikatzaile beraren eguzki-farolen aldeko apustua egin du berriro ere. Kale-argiek, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa murriztu eta eguzki-argiaz elikatzen dira, hortaz, ez dute kable-sare elektrikoaren instalazioaren beharrik.

Instalazio berri honek eguzki-farolen parametro guztiak kontrolatu eta kudeatzeaz arduratzen den azken belaunaldiko sistema adimenduna du, argiztapena behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Era berean, eguzki-farolak argiaren intentsitatea automatikoki handitzen duten presentzia-detektagailuez horniturik daude, haiei esker, eguzki-energia optimizatzeaz gain, argi-kutsadura arintzen da.

Halaber, eguzki-farolek EKIONAk garatutako ILUMEK izeneko telekudeaketa-sistema integrala izateko prestatuta daude. Gehigarri telematiko honek, udaleko teknikariek instalatutako kale-argien funtzionamendua modu ezin hobean eta urrutitik konfiguratu eta programatzeko aukera ematen du, baita eguzki-farolen egoera une oro ezagutzeko aukera ere.

Gehigarri gisa, plataforma hau eskuragarri egon daiteke herritarrentzat, uneoro instalazioaren egoera ikusi dezaten, eta eguzkiak sortzen duen energia ezagutu dezaten. Era berean, plataformaren bidez, atmosferara igortzen ez diren CO2 emisioen kopurua ikus daiteke ─energia ez-berriztagarriekin alderatuz─, baita gasen murrizteak naturan zer nolako inpaktua izango lukeen ere, zuhaitz baliokideen kopurua adieraziz.