EPTSak garapen jasangarrirako helburuekin, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin eta bere Plan Estrategikoarekin duen konpromisoa erreferentziatzat hartuta, Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsalerako Planak (JMIUP) idazteko prozesua hasi da.
Plan horien helburua da lurraldearen eta baliabideen arrazoizko erabilera jasangarria sustatzen duten neurriak ezartzea eta, aldi berean, Parkeko espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.
Sarea ingurumen-arloan jasangarriagoa izatea nahi dugu, eta, horretarako, berdeguneak, paisaia, eraikin jasangarriak, energiaren aurrezpena, CO2aren emisioak eta ekonomia zirkularra hobetzeko lan egin behar dugu.
Lagunduko diguzu?
Sarean mugikortasun jasangarrirako politika eta estrategiak aplikatu nahi ditugu eta, horretarako, mugikortasun efizientea eta segurua izateko bide eman, garraio publikoaren eta kolektiboaren erabilera sustatu eta intermodalitatearen aldeko apustua egin, une oro ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena sortzeko.
Nahi al duzu parte hartu?
Helburu dugu Sarean pertsona guztiek Parkeetako ingurune, produktu eta zerbitzuetara sarbidea izateko duten aukera gauza dadin lortzea, Irisgarritasun Unibertsaleko Euskal Estrategiarekin bat etorriz.
Nahi al duzu aldaketan parte hartu?
JMIUP hiru planetan egituratzen da:
Aldaketan parte hartu nahi duzu?
JMIUParen garapenak parte-hartze modernoaren eta aktiboaren ereduaren aldeko apustua egin du, ikusgaitasuna emango diena Parkeak eratzen dituzten enpresek proposatutako irizpide eta irtenbideei, haietan lan egiten duten pertsonei, udal-ordezkariei eta interesa duten gizarte-erakunde edo -eragileei, besteak beste.
Plan honen helburua da Parke Teknologikoen Sarea gutxienez 17 GIHtatik 9rekin lerrokatzea eta, ondorioz, datozen bost urteetarako lan-agenda zehaztea, iraunkortasunaren, mugikortasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloan EPTSak kontuan dituen gakoak identifikatu ahal izateko, eta, era berean, sare hori eragile giltzarri eta erantzunkide gisa kokatzea Euskadik dituen erronkei eman beharreko erantzunean. Zalantzarik gabe, erronka horiek funtsezko papera izango dute lurralde jasangarriago, irisgarriago eta erresilienteago baten egituraketan.
Parte hartzeko fase horren lehen etapan, JMIUPa zabaldu eta haren informazioa emango da; bertan, zenbait kanalen bidez –nagusiki online–, planen justifikazioaren eta helburuen berri emango da. Jarraian, eta interesa duten eragile guztiei inkestak bidaltzean, eztabaidarako eta informazioa biltzeko faseari ekingo zaio. Aurrerago, amaitzeko, bildutako lekukotza guztiak itzuli eta aztertuko dira.
Harremanetarako eta iradokizunak: PSMAU@parke.eus