Eikenek lankidetza-sare bat bultzatu du Estatuko ikus-entzunezko klusterrekin

Bizkaia

Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak abenduan bildu zituen Bilbon Estatuko ikus-entzunezkoen kluster guztiak. Horren asmoa sektoreko berrikuntzaren sustatzaile gisa jokatzen duten paperaren inguruan eztabaidatzea eta Ikus-entzunezkoen Kluster Sare bati bidea emateko lankidetza-puntuak identifikatzea da. Foroan sektoreak aurre egin beharreko zailtasunei eta erronkei buruz eztabaidatu zen eta esperientziak elkartrukatu ziren ere bai, guztientzako komunak diren adostasuneko arlo zehatzak eta interesak identifikatzeko helburuarekin. Horiek guztiak Interneteko plataforma batean oinarritutako Estatuko lankidetza-sarea abiarazteaz gain, elkarlanean garatu beharreko ekimen berritzaileak, proiektuak eta programa zehatzak bilduko lituzke.

Partekatu

Beste berri batzuk