ELKARGI, E.G.E.ren Administrazio Kontseiluak onartu du Josu Sánchez Elkartearen etorkizunerako Presidente gisa proposatzea

Gipuzkoa

 

Gaur egungo Presidentea den Victoriano Susperreguiren agintaldiaren amaieraren aurrean, 2012ko martxoan emango dena.

 

Gaur egungo Presidentea den Victoriano Susperregui hautatua izan zeneko agintaldiaren amaieraren aurrean, 2012ko martxoan emango dena, eta kargu-berritzera ez aurkezteko bere erabakia dela-eta, hau guztia lehendakaritzaren transizio ordenatu baten barruan ematen delarik, ELKARGI, E.G.E.ren Administrazio Kontseiluak, gaur burututako bileran, Batzorde Exekutiboaren akordioa onartu du; alegia, Elkartearen lehendakaritzarako hautagai gisa Josu Sánchez Álvarez aurkeztea, Lagunketa, S.A. enpresakoa, eta egun, ELKARGIko presidenteordeetako bat dena. Presidentearen hautaketa, 2012ko martxoan egingo den Bazkideen Batzar Nagusiaren ondorengo lehen Administrazio Kontseiluan burutuko da.

Josu Sánchez, 57 urtetakoa, ezkondua eta 5 seme-alaba dituena, Gasteizen jaioa da. 1979. urtean Lagunketa, S.A. enpresa sortu zuen, bertako Kontseilari Ordezkaria delarik. 1991. urtetik, Sarkis Lagunketa taldea osatzen den urtetik, aipatu taldeko Presidenteordea da. Era berean, SEA Empresarios Alaveses-eko Presidenteordea ere izan da.

Sarkis Lagunketa taldeak eraikuntzarekin, aparkalekuen ustiapenarekin eta zerbitzu zein proiektuen aholkularitzarekin erlazionaturiko jarduerak garatzen ditu.

1980an ELKARGI sortu zenetik, Victoriano Susperreguik Kontseilari gisa parte hartu du, eta lehendakaritza izan duen urteetan zehar ELKARGIk hazkunde eta garapen aipagarriak izan ditu, enpresa txiki eta ertainak finantzaketara iristeko, hala nola euren formazio- zein kudeaketa-finantzariorako, erreferente batean bilakatu arte. Horrekin batera, garantia elkarteen sektorean ezinbesteko erreferentzia-puntua da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk