Eusko Jaurlaritzak babes pribatua bilatuko du bere Ekintzailetza Planerako eta ‘start ups’-etarako

Araba

Israelera egindako misioa, gai horietan hango eredu berezia ezagutu nahi zuena, oso baliagarria izan da Euskadin dagoen Ekintzailetza Plana zabaldu eta sakondu egin behar dela egiaztatzeko.


Euskal ordezkaritzak, Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia eta SPRI sozietate publikoaren zuzendariorde nagusi Lara Cuevas buru zituela, Eusko legebiltzarreko Industria batzordeko hainbat kideren partaidetza izan du. Horiek guztiek, joan den igandeaz geroztik, hebrear herrialdeko Zientzia eta Teknologia sistemari lotutako ekintzailetza-ereduaren funtzionamendua ezagutu dute bertan. Munduan bakarra den berrikuntza-sistema israeldar berritzaileak ahalbidetzen du bere enpresen herenak (4.000 inguru, guztira 12.000 baitira) goi-teknologian lan egitea. Israel munduko lehen herrialdea da I+Grako gastuan bere BPGarekin alderatuta, % 4,5 inguru baita. Herrialde horretan, proiektuen ebaluazioan ez dute administrazioko teknikariek bakarrik parte hartzen, izan ere, unibertsitateko, enpresako eta finantzetako sektoreetako adituek ere parte hartzen baitute, eta horrek aukera ematen du arrakasta izan dezaketen proiektuen aukeraketa egokiagoa egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk