AJL Ophtalmic enpresa 1992an sortu zen eta 3.000 m2 inguruko instalazioak ditu Arabako Teknologia Parkean. Bertan, produktuak fabrikatzeko teknologia aurreratuena du.
AJL Ophtalmic da oftalmologiarako inplante intraokularrak fabrikatzen dituen Estatuko enpresa bakarra. Segurtasun eta osasun arloko estandarrei eta kalitateari esker, Arabako enpresa hau inplante mota horietan mundu mailako erreferente bihurtu da.
1.- AJL Ophtalmic ez da bere lente intraokularrak direla eta bakarrik ezaguna eta goraipatua… zer beste produktu ateratzen da zuen instalazioetatik?
Lente intraokularrak dira gure produktu ezagunena; AJL da lente intraokularrak (LIOak) fabrikatzen dituen Espainiako enpresa bakarra. Arabako Teknologia Parkeko gure instalazioetatik beste gailu batzuk ere fabrikatzen ditugu; batez ere begietako patologia guztietarako inplanteak. Egin diezaiogun errepasoa begiari…