Elkarrizketa: Nerea Alonso, Aztes-en sortzailea

Araba

Aztes ingeniaritza- eta aholkularitza- enpresa da, ideia berritzaileak dituzten eta ingurumen-proiektuetan, prozesuen hobekuntza eta kalitatearen arloko proiektuetan esperientzia duten ingeniari talde batek osatutakoa.

Aholkularitza eta ingeniaritza berritzailearen eta iraunkorraren proiektuak egiten dituzte enpresarako eta gure bezeroentzako helburu handinahiekin.

IMG-20170330-WA00031.- Lana batez ere ingurumenaren eremuan garatzen dute. Zein da Aztesen helburua?

Aztesen asmoa da ingurumenarekin lotutako proiektuetan administrazioei eta enpresei laguntzea, eskatutako baliabideak optimiza ditzaten, indarrean den araudia betez, hala, markaren eta/edo enpresaren irudia hobetuz eta ingurumenean garatutako jardueren eragina ere hobetuz.

Ekintzen edo proiektuen ingurumen-eragina kalkulatzen dugu eta eraginak murrizteko neurriak planteatzen ditugu, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez iraunkorrak izango direnak, betiere, gure bezeroentzat.

2.- Orain gutxi Aldundiak eta Gasteizko Udalak InfoRecikla aurkeztu dute, Aztesen ekimena, zer egiten du aplikazioak?

Ikusten genuen herritar batzuek ez zekitela nola kudeatu ondo etxeetan sortzen dituzten hondakinak, eta informazio asko emanagatik ere, berehalako sarbidea izan ezean, herritarrak ez ditu zalantzak argitzen.

Hori dela eta, aplikazioak herritarrari laguntzen dio hondakinen kudeaketan informazioa bilatzen eta, zehaztutako kokapenaren arabera, gertueneko kudeaketa-puntuak topatzen.

InfoRecikla Araba-ren gakoetako bat da Puntu Berde Mugikorraren (PBM) abisua iristea eska dezakegula; izan ere, normalean etxe atarian izan ondorengo egunean gogoratzen gara PBMra hondakinak jaisteaz.

3.- Zure lanaren bi puntu garrantzitsu dira kostuak murriztea eta baliabide naturalak erabiltzea. Nora bideratu behar dituzte urratsak enpresek eta erakundeek helburu horiek lortzeko?

Abiapuntuko egoera ikustea funtsezkoa da zer bide jarraitu erabakitzeko eta helburuak lortzeko.

Helburu horiek lortzeko, non hobe dezakegun jakin behar dugu, eta horretarako, irismena ezarri behar da, hau da, hobetu nahi den eremuari mugak jarri eta irismen horren barruan, ahalik eta datu fidagarri gehien biltzea, gero horiekin lan egiteko eta hobekuntzarako puntu gakoak lortzeko.

Eta azkenik, alternatiba horiei aurre nola egin jakiteko estrategia bat aztertu behar da, horietako batzuek gutxieneko esfortzua eskatuko baitute, eta beste batzuek, berriz, esfortzu handiagoa, baina sari handiagoa.

4.- Bai enpresa mailan, bai arlo pertsonalean, zer ematen dizu Parkeak?

Uste dut Parkeak ahalbidetu digula sortzea. Inguruneak bezeroarekin harremanetan egotea errazten du eta lankide-sarea ezartzea, beraz, eskerrak ematen dizkiegu PTArabari eta BICArabari horregatik.

Partekatu

Beste berri batzuk