Elkarrizketa: Ricardo González Lafuente, SPYRO Taldeko Zuzendari Nagusiari elkarrizketa

Gipuzkoa

Merkatuko ERP sistema indartsu eta malguenetako baten fabrikatzailea da, eta orain makinei konektibitatea ere ematen die.

Gipuzkoako eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeetan dauden enpresez osatutako taldea da SPYRO; industria, merkataritza eta zerbitzuen sektoreetako erakundeen negozio-prozesuen kudeaketa optimizatua ahalbidetzen duten soluzio informatikoen sortzailea eta integratzailea, bezeroaren eta taldea osatzen duten pertsonen ahalik eta gogobetetasun handiena bilatzen duena.

ricardo_foto1.- Zer nolako soluzioak eskaintzen dizkiezue zuen bezeroei?

CTI SOFT enpresa nagusitik, eta SPYRO ERP merkatuko ERP indartsu eta malguenetako bati esker eta oso ondo prestatutako eta proiektuekin konprometitutako lantalde batekin, digitalizazioaren bidean aurrera egiten eta beren barruko (ekoizpena, biltegiak, erosketak, finantzak…) zein kanpoko (mugikortasuna, e-Commerce, LTZ…) prozesu guztietan laguntzen diegu, nazio zein nazioarte mailan

VIXIONetik 4.0 konektibitatea eskaintzen diegu makinei eta, oro har, lantegiei; tele-laguntza errazten diegu, online bidez eta unean bertan ikusita makinaren edozein seinaleren adierazleak, gorabeherak, historikoak, kontsumo-analisiak, OEE, alarmak, prebentziozko mantenua…

2.- 30 urtetik gorako esperientzia duzue taldean, aliantza teknologiko garrantzitsuak egin dituzue, eta hainbat ziurtagiri eta sari jaso duzue…

Orain dela 20 urte baino gehiago hasi ginen gure hornitzaileen ziurtagirien aldeko apustua egiten –hala nola ORACLE edo MICROSOFTen partner GOLD–, bai eta kalitate- eta segurtasun-ziurtagirien aldekoa ere –ISO-9001, ISO-27001, CMMI–, eta sari ugari ere jaso dugu; besteak beste, zerbitzu-enpresa onenaren saria eman zigun Gipuzkoako Ganberak, berdintasunarena Emakundek, Kultura Berriarena ADEGIk, Aldundiak gure APP TOUCHagatik emandako saria ere badugu, eta nabarmentzekoa da URREZKO Qa dugula europar bikaintasun-ereduaren araberakoa, tokiko enpresa gutxik dutena, eta oreka bat adierazten duena bezeroarekiko gure orientazio argiaren, pertsonen parte-hartzearen eta gizartean dugun inplikazioaren artean eta, hori guztia, emaitza ekonomiko bikainekin.

3.- Zer nolako pisua du I+Gk Spyro taldean?

Historikoki jo izan dugu ezinbestekotzat eta etengabe inbertitu izan dugu ikerketan, garapenean eta berrikuntzan (gure urteko fakturazioaren % 10-%15 artean); horri esker, orain dela 10 urte, SPYRO I+D Enpresa Unitatea sortu genuen, ikerketara eta garapenera bideratutakoa, eta ZTBESaren barruan onartuta dagoena.

Inbertsio handi horri esker, gaur egun gure ERP osatzen duten hogeiren bat produktuak bilakatzeko aukera emateaz gain –gure bezeroei dituzten erronka berrien eta lege-aldaketen aurrean lagun eginez, eta teknologia berriei etekinik handiena ateratzen lagunduz–, produktu berri arrakastatsuak merkaturatzeko aukera ere badugu, hala nola SPYRO TOUCH CRM, SAT, RF eta, berriki merkaturatu dugun VIXION Connected Machine.

4.- Gipuzkoako Parkean duzue egoitza nagusia, eta zuen enpresarekin batera joan da hazten parkea ere, Nabaritu al duzue Parkearen eraldaketa? Zer ekarpen egiten dizue eskaintzen dituen balio erantsiko zerbitzuek?

Lehenengo harria jarri zenetik, argi genuen PARKEA zela guretzako kokalekurik egokiena; izan ere, oso enpresa berritzailea izanik eta gizartearekiko inplikazio handia izanik, eta ingurune naturalean lan egiteak ematen duen gozamenaz gain, enpresen arteko sinergiak sustatzeko programetan parte hartzeko aukera izan dugu, hala nola LHENON MIRAMON programan, jakintza garatzeko programetan –IKASTEAM–, kirola sustatzeko programetan –RUNNING MIRAMON–, eta PARKEA hobetzeko ekimenetan ere parte hartu dugu, ERRONKA programan, esaterako. Horrez guztiaz gain, hainbat erakunderekin modu aktiboan parte hartzeko aukera eskaini digu Parkean egoteak, hala nola ADEGI, AFM, ELKARGI, CEIT, VICOMTECH, TECNALIA… Gainera, gertaera mordoa antolatzen da auditorio nagusian, geure urteko biltzarra barne, orain dela 20 urtetik egiten duguna.

Partekatu

Beste berri batzuk