Luisa Fernanda Ruizek, “RUN4MIRAMON”, ERRONKA BAT PARKEARENTZAT ekimenaren irabazlea

Gipuzkoa

Aurten, 29 proposamen jaso dira Parkeko 15 enpresatako langileen eskutik

Parque Miramon-9Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatuta, ERRONKA BAT PARKEARENTZAT berrikuntza-ekimenaren laugarren edizioak badu irabazlea:

Jasotako ideia guztien artean, Luisa Fernanda Ruiz Gatón (CIDETEC-IK4 zentro teknologikoa) egilearen “RUN4MIRAMON” aukeratu du epaimahaiak.

Gipuzkoako Parkea zeharkatuko duen lasterketa antolatzea da erronka irabazlearen helburua. Bildutako dirua, gainera, Parkean kokatutako enpresetan gauzatzen ari diren proiektu berritzaileetara bideratuko da. Ekimenak beste helburu batzuk ere baditu, hala nola Parkeko enpresen eta langileen artean networking-a sortzea, enpresetako langileak motibatzea erronkan aktiboki parte har dezaten, herritarrak Parkera eta bertan sortzen den berrikuntzara hurbilaraztea eta, bide batez, ohitura osasuntsuak sustatzea, korrika egitea kasu.

Parkean bertan egingo den lasterketak bi zirkuitu izango ditu, eta lasterketak adinaren arabera egokituko dira jende guztiak parte har dezan.

Enpresek eta Parkeko langileek Gabonetan egiten duten topaketarekin bat eginez, epaimahaikide izandako Javier Sainzek (Ibermática) eta Daniel Pardok (Farsens) sariak eman zizkieten irabazleari eta hark lanean diharduen enpresari. Urtero bezala, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak 15.000 euroko ekarpena egiten du ERRONKA egi bihur dadin. 2018an martxan jarriko da “RUN4MIRAMON” eta, aurreko urteotako ekimen irabazleen gisan (Parkea Musik Fest, APP Parkes, etab.), erabateko arrakasta izango du jendearen artean.

HELBURUAK ETA PARTE-HARTZEA

Laugarren aldia da “ERRONKA BAT PARKEARENTZAT” antolatzen dela Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Bai Parkea eta bai bertan kokatutako enpresak hobe ditzaketen ideiak identifikatzeko abiarazi zen berrikuntza irekiko ekimen hori.

Aurten, 29 proposamen aurkeztu dira Parkeko 15 enpresa hauetako langileen eskutik: VECTIA, PERNOD RICARD, IKUSI, EKILOR, BCBL, BBD-Biophenix, CIDETEC IK-4, WATTIO, IBERMATICA, CAF POWER, EITB, ONKOLOGIKOA, ELKARGI, BIC GIPUZKOA eta TECNALIA. Askotariko gaiekin loturiko “erronkak” plazaratu dira, besteren artean, mugikortasun jasangarria, ongizatea eta osasuna, arte grafikoak, gastronomia, baita Parkea eta bertako enpresak ezagutzera emateko ideiak ere.

Partekatu

Beste berri batzuk