Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Eguberritako enpresa-topaketa

Gipuzkoa

Topaketan zehar, Parkean beren zeregina egiten duten bi profesionalen ibilbidea aitortu zen; batetik, Gema Climent, Nesplorako I+G+d sortzailea eta zuzendaria, eta bestetik, Manuel Martín-Lomas, CIC biomaguneko zuzendari sortzailea.

Era berean, ERRONKA BAT PARKERAKO ekimenaren irabazlearen izena eman zen ezagutzera. Parkeak lehen aldiz duela 4 urte martxan jarritako berrikuntza irekiko ekimena da

Parque Miramon-8Beste urte batez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, Eguberrietako tokapeta tradizionala antolatu du Parkeko ordezkarien eta bertako enpresen artean.

Amaia Bernarasek, Gipuzkoako Parkeko gerenteak, topaketaren anfitrioi-lanak egin zituen eta Parkeko 45 enpresatako ehunka zuzendari eta langile bertaratu ziren. Giro lasaia da, amaitzear dagoen 2017. urte honetako erronka garrantzitsuenak errepasatu ziren eta hurrengo urterako proiektu berriak aurkeztu ziren.

Gipuzkoako Parkean, aurten, hainbat une aipagarri bizi izan dira: Espainiako Parke Teknologikoen Elkartearen Nazioarteko Konferentzia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoa martxan jartzea, Miramon inguruan lehen hotela zabaltzea eta enpresa handiek Parkearen alde egin duten apustua: Graphenea, Viralgen Vector Core edo Hotel Arima by Senso, beste batzuen artean.

IBILBIDE PROFESIONALAREN AITORPENA

Topaketarekin bat eginez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izan zen profesionalen lan-bizitzari egindako aitorpen-ekimena, betiere, Parkeko enpresetan lan egiten duten pertsonen ibilbide profesionala eta giza ibilbidea baliotan jartzeko helburuarekin.

Edizio honetan jasotako proposamen guztien artean, hauei eman zitzaien aitorpena: Gema Climent, NESPLORA enpresaren I+G+d-ko Sortzailea eta Zuzendaria, eta Manuel Martín-Lomas, biomaguneko zuzendari-sortzailea.

Gemma Climent Psikologian lizentziaduna da, Neuropsikologia Klinikoan Masterra eta Haurren Neuropsikologian aditu graduondokoa. Duela gutxi, 2017ko Europako emakume berritzailearen sariaren finalista izan zen. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du neuropsikologia klinikoan, hauen arduradun: egoitzak, forentse judiziala eta garuneko kaltearen ebaluazioan eta birgaitzea.

2008. urtean, Nesplora – Technology & Behavior sortu zuen eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean ezarri zuen egoitza. Enpresaren helburua giza jokabidea sortzen ari diren eta jokabidearen ebaluazioa eta kognizioa goitik behera aldatua duten teknologiak erabiliz lantzea da, betiere, zientifikoago, funtzionalago eta objektiboago bihurtuz. Sortutako proiektuen egile gisa, berrikuntzari, ekintzailetzari, ekoizpenaren kalitateari eta ikerketa aplikatu diferentzialari emandako sariak lortu ditu. Open Disruptive Innovation Scheme-ko arloan bikaintasun-enpresaren Europako lagapena izan dan azken saria, VIRTUAL REALITY BASED EVALUATION OF MENTAL DISORDERS proiektuarekin; ebaluazio neuropsikologikoaren bikaintasunaren aldeko apustu argia, buruko prozesu kognitiboen eta giza jokabidearen ezagutza handiagoari zuzendutako etorkizuneko ikuspegia ordezkatzen baitu.

Bere enpresa-jarduerak ez die gidalerro ekonomikoei soilik erantzuten; taldearekin batera, bere arlo sozialean erantzukizun sozial korporatibo garrantzitsua eta adierazgarria izaten ahalegintzen da. Ezinbestekoa da emakumeak teknologian, berrikuntzan eta enpresa-lidergoan duen etengabeko ikusgarritasunari emandako laguntza.

Manuel Martín-Lomas  Zientzia Kimikoetan lizentziaduna eta doktorea da, baita Gipuzkoako Parkeko CIC biomaGUNE ikerketa-zentroko zuzendari-sortzailea ere. Ikerketa- eta zuzendaritza-ibilbide luzearekin, lehen mailako ikastetxe desberdinetan. Bereizgarri garrantzitsuak ditu eta 2007an Real Academia Sevillana de Ciencias-eko kide izendatu zuten. Martín-Lomas doktorea hainbat gizarte-sozietatetakoa da. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: International Carbohydrate Organization, Real Sociedad Española de Química edo American Chemical Society.

CIC biomaGUNE zentroan egindako lanetik, CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren eta Funtzionalaren Erraztasunaren Instalazio Zientifiko-Tekniko Bereizi (ICTS) gisa sortzea, martxan jartzea eta akreditatzea nabarmendu behar da. Irudi Molekularreko eta Funtzionaleko instalazio handia da, 2009an ICTS gisa akreditatuta, bakarra da Espainian, eta ikerketa preklinikora zehazki zuzendutako Europako bakarrenetariko bat.

ERRONKA PARKERAKO

Azkenik, urteko topaketa PARKERAKO ERRONKA berrikuntza-ekimen zabalduari emandako sariaren entrega-agertokia ere izan da. Parkeak urtero egiten du ekimena enpresetako langileen artean.

Edizio honetan, CIDETEC enpresako Luisa Fernanda Ruiz Gatón izan da irabazlea, “RUN4MIRAMON” erronkarekin, enpresetan garatutako proiektu berritzaileak sustatzeko Parkean egindako lasterketarekin. Horretarako, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeari dagozkion enpresetan gauzatzen ari diren proiektuetara bideratutako funtsak bilduko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk