Elkarrizketa: Virginia Sáez, Proiektuen Kudeaketa eta I+MEDeko Ikerlaria

Araba

Izaeraz berritzailea, i+Med enpresak, Arabako Teknologia Parkean dagoenak, Biomedikuntzako ingeniaritzaren arloan produktu berriak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, taldeko know-how ikertzaileari esker eta produktuaren garapenean eta fabrikazioan nahiz osasun-produktuaren kalitatean eta ziurtapenean duen esperientziari esker.

Fabrikazio-prozesuaren kontrol zorrotzak, bazkideen zuzeneko inplikazioak eta i+Med-en kalitate-politika zorrotzak definitzen dute enpresaren filosofia eta ahalik eta asebetetzerik handiena bermatzen die bezeroei.

Entrevista21.- Nano-hidrogeleak, ingeniaritza biomedikoa… Laburbil al dezakegu I+MED-en egiten duzuen lana?

Nano-hidrogel biopolimerikoak pertsonalizatu eta sektore bakoitzera egokitzen dira. Molekula aktibo terapeutiko desberdinekin kargatzeko aukera ematen dute, aplikazioaren arabera: farmakoak, bitaminak, hazteko faktoreak edo beste aktibo interesgarri batzuk. Nano-hidrogel kapsulatuak eragile aktiboa babestu eta bideratzen du organoan eta organismoaren jomugan. Aktiboaren dosia kontrolatzen du eta denboran efektua luzatzen du (orduak, egunak, asteak…) bilatutako efektu teraupeutikoen arabera.

Teknologia hau Osasun sektore desberdinetara egokitu daiteke: Traumatologia, Odontologia, Urologia, Oftalmologia, Kardiologia, Onkologia, kirol-medikuntza eta abar.

Eta administrazio-bideak: sudur arteko bidea, belarriko bidea eta abar.

Era berean, estaldura biobateragarrietan adituak gara, materialaren eta ehun biziaren arteko interfasearen propietateak hobetzeko, eta horrela, organismoan inplante mota desberdinen txertaketa handitzeko eta ukoa murrizteko.

2.- Neurrira egindako produktuak enpresaren identitate-seinale nagusiak dira;  nabarmen daitekeen beste arlorik?

Proiektuetan diseinuko eta ikerketako fase desberdinen osoko ikuspegiarekin eta Araudian oinarrituta egiten dugu aurre.

*Teknologiaren garapena

* Patentagarritasuna

* Ziurtatzea

*Araudia eta Kalitatea

* Prototipoen eta lote pilotuen fabrikazioa

* Eskalatze industriala

* Azterketak eta entseguak

Hori guztia merkatuari ahalik eta bizkorren eta kontrastatutako bermearekin erantzuna emateko helburuarekin.

I+Med AEMPSek (Botikaren Espainiako Agentzia eta osasun-produktua) baimenduta dago fabrikatzaile gisa eta osasun-produktua fabrikatzeko ISO ziurtagiria du.

3.- Duela gutxi, Euskadin XXI. Ekintzaile saria jaso dute. Aitorpen horrek nola eragin du taldean?

Gure lanari emandako laguntza izan da, eta pertsonetan oinarritutako gure jarduera ekintzailea gizarterako onuragarria dela berresteko balio izan du. Ondo egindako lanean jarritako konfiantza sustatzen du, baita gure jarduera aurrera eramaten dugun lurraldearen garapenarekin dugun konpromiso maila ere. Gure enpresaren eta egiten dugunaren ikusgarritasuna hobetzen du.

4.- Zer emakume-ehunekok osatzen dute I+MED-eko lantaldea?

% 70ek. Kimikan eta Farmazian doktoreak diren hainbat emakume ditugu, baita arlo horretan graduatutakoak eta emakumezkoak diren ingeniari biomedikoak ere.

5.- BIC Araba haztegiak Arabako Teknologia Parkean duen eraikinean dago enpresa kokatuta, balio erantsi handiko ingurunean. Ingurune horrek zer eskaintzen dizu maila pertsonalean eta profesionalean?

Gure jarduera BIC Arabaren instalazioetan garatu ahal izatea erabakigarria izan da i+Med bizkor eta modu jarraituan haz dadin. Kudeaketa maila guztietako aholkularitza-lanez gain, gure ikerketak eta garapenak gauzatu ahal izateko eremu propioa izatea oinarrizkoa da egonkortasunarekin eta lasaitasunarekin lan egin ahal izateko. Horrek ikerlari eta ekintzaile gisa hazteaz gain, pertsona gisa ere hazteko balio digu BICen azpiegiturak partekatzen ditugun enpresen artean aniztasuna eta sinergiak sustatzen dituen inguruan.

Gainera, Parke Teknologikoaren inguruan kokatuta egoteak maila zientifiko eta berritzaile altuko inguruaren baitan erlazionatu eta elkarreragiteko aukera ematen digu.

Partekatu

Beste berri batzuk