EMAKUMEAK ZIENTZIAN 2023

Albisteak, Konpromisoa

BADATOR EMAKUMEAK ZIENTZIAN 2023 – Ikasle eta irakasleentzat ekintza programa

 

Adiskide hori,

Emakumeak Zientzian ekimenaren helburuen artean dago bokazio zientifiko-teknologikoak nesken artean sustatzea. Honela, hezkuntza komunitatearentzat hainbat ekintza antolatu dituzte 2023rako programaren baitan, ikasle zein irakasleei zuzenduta.

Egon adi beraz! Urtarrilaren 18an aurtengo programa publikatuko dute eta izen emateak irekiko dituzte.

 

IKASLEENTZAT

Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk?
CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Achúcarro, Tecnalia, BCBL, Biofisika Institutua edo Biodonostia zentruak bertatik bertara ezagutzeko aukera luzatzen dizugu tailer hauekin. Bertan, hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egingo dituzte bertako ikerlariak.

Zientzia bada emakumeen kontua
POLYMAT eta CIC nanoGUNEn ospatzen den tailer honetako parte hartzaileak nanozientziako ikerketa-talde bateko kide izango dira egun batez.

Emakume ingeniariak
Beasaingo Usarbe Antzokian ospatuko den mahai inguru honetan hiru emakume ingeniarik beraien esperientziari buruz hitz egingo dute, bakoitzak bere sektoreko ikuspuntutik ingenieritza ikasteko bokazioa emakueen artean sustatzeko helburuarekin.

Ingeniari izatera jolasten
Tailer honetara datozen ikasleek sormen produktu baten garapen prozesuak zein diren eta ingeniari batek ekoizpen fase bakoitzean zer egiten duen ikasiko dute. Tecnunen ospatuko da tailerra.

Informatikara gerturatzen
Hiru tailer berezi prestatu ditugu Donostiako EHUko Informatika fakultatean. Bertara datozen ikasleek kriptografiaz, sistema bitarraz eta algoritomei buruz ikasiko dute jolas, magia eta erakuspenen dibertigarrien bidez.

Instalab: esperimentatu sare sozialen dinamikak ingurune seguru batean
Deuston landuko den tailer honetan, Instalab (fikziozko sare sozial bat) erabiliko dute profil automatizatu batzuek (social bots) eguneroko bizitzak gazteek jasaten duten dinamika sozialak. Horrela lehen pertsonan ulertzen lagunduko diete, haiekin elkarreraginean, benetako sare sozial bat balitz bezala.

Cineforum “Figuras Ocultas”
Jarduera honetan, BCAMen “Figuras Ocultas” filma ikusiko dute eta ondoren, ikasleen eta ikertzaileen esperientziak bertatik bertara ezagutu eta ikasleekin eztabaidatzeko gune bat irekiko da.

Training Caravan – Women and girls in Climate Change
Mahai inguru hau online emitituko da BC3 ikerketa zentrutik. Bertan, klima-aldaketan lanean diharduten bi zientzialarik beraien esperientzia pertsonal eta profesionalez hitz egingo dute.

DIPC eta CFM zentruetara bisita birtuala
Hasieran DIPC eta CFM ikerketa zentroen aurkezpena egingo dugu eta ondoren laborategi bereziak ikusiko ditugu zuzenean: Nanofisikako Laborategia, Polimeroen Laborategia, NEXT esperimentua egiten ari garen Canfranceko Lurpeko Laborategia eta Superkonputazio Zentroa. Bukatzeko, mahai inguru bat irekiko dugu galderak egiteko.

Eskolara itzulera
Emakumeak Zientzian erakundeko ikertzaile baten bisita jaso nahi duzu zure ikastetxean? Aurten, bere bizipenak kontatzeko eta ikasgeletan genero-ikuspegia sartzeko prest dagoen ikertzaile bat izango duzu lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara.

IRAKASLEENTZAT

Irakasleentzat STEAM Hezkuntza eta STEM profesionalak formakuntza gidak prestatu ditugu.

Estereotipatutako adibide ugariei aurre egiteko, garrantzitsua da ikasleei kolore guztietako profil zientifiko-teknologikoak aurkeztea, erabakitzeko orduan eredu eta erreferentzia izan daitezen. Aurkeztuko ditugun gida hauek irakasleei profil erreal eta hurbileko hauek lantzen lagunduko dizuete.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk