Laguntza-lerro honen xedea (minimis) da lurralde nazional guztian ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea, eskualde- eta toki-mailako ekosistemak garatzen laguntzea, topaketarako foroak, ekintzaileei laguntzeko sare formalak eta informalak eta prestakuntza-aukerak sendotzea.
Laguntza horiek eskatzeko epea 2023ko urtarrilaren 20an amaitzen da
LANEKO ETA GIZARTE-EKONOMIAKO MINISTERIOAK GIZARTE-EKONOMIA SUSTATZEKO LAGUNTZAK DEITU DITU: 99,3 MILIOI EURO
Laguntza hauen helburu nagusia da Gizarte Ekonomiako enpresa guztien ekonomia-egitura inklusiboa eta jasangarria hazarazi eta finkaraztea, besteak beste, kooperatibena eta lan-sozietateena edo laneratzeko enpresena, arrantzaleen kofradiena, enplegu-zentro bereziena edo fundazioena. Enpresa eta erakunde horiek guztiek, gaur egun, Espainian, bi milioi enplegu baino gehiago sortzen dituzte, zuzenean eta zeharka.
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 14an amaitzen da.
Nekazaritzako elikagaien Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak 1.112 milioi euroko laguntza-lerroa du, eta hiru ardatzetan egituratzen da; haietarako hiru deialdi ezarriko dira.
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 23an zabaldu eta otsailaren 28an itxiko da
Lankidetza publiko-pribatuko proiektuetarako laguntzen deialdiaren helburua da ikerketa-enpresa eta -erakundeen arteko lankidetzan oinarritutako garapen esperimentaleko proiektuak bultzatzea, teknologia berrien garapena eta ideia eta teknika berrien enpresa-aplikazioa sustatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzeko.
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 13an zabalduko da eta martxoaren 7an itxi, 14:00etan, penintsulako ordutegiaren arabera.
Deialdi honen xedea da biltegiratze energetikoa heda dadin sustatzea eta, horretarako, trantsizio energetikoa bultzatzea eta, zehazki, sektore energetikoari beste malgutasun bat ematen laguntzea, energia berriztagarrien integrazioa areagotuz. Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren «Azpiegitura elektrikoak, sare adimendunen sustapena eta malgutasunaren eta biltegiratzearen hedapena» 8. osagaian sartzen da eta, zehazki, “Biltegiratze elektrikoaren hedapena” 1 (C8.I1) inbertsioan.
2023ko urtarrilaren 18an, eskabideak aurkezteko epea irekiko da, iturri berriztagarrien bidez energia sortzeko instalazioekin hibridatzen diren biltegiratze energetikoko proiektu berritzaileetarako laguntzen lehen deialdirako, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Epea 2023ko martxoaren 20ko 12:00etan amaituko da (11:00ak Kanarietako Autonomia Erkidegoan).
GOBERNUAK ALGORITMO BERDEEN PLAN NAZIONALA ONARTU DU
Ministroen Kontseiluak Algoritmo Berdeen Programa Nazionala onartu du, Berreskurapen Planaren konpromiso bat, eta 257,7 milioi euroko inbertsioa izango du, Next Generation EU Europako Funtsetatik etorriko dena, ingurumenarekin errespetuzkoa den, jasangarritasun-irizpideak beteko dituen eta klima-aldaketaren aurkako ekintzen garapenari aplikatuko zaion teknologia bat garatzeko. Gehiago irakurri
Berreskurapen Planaren eranskinak aukera emango du beste 94.300 milioi euro baino gehiago mobilizatzeko. Kopuru hori honela banatuko da: 7.700 milioi euro transferentzia gehigarriena eta 84.000 milioi euro maileguetan; gainera, beste ia 2.600 milioi euro REpowerEU mekanismo berriarenak.
Abenduaren 8an, aurrekontuan jasotako zenbateko osoaren ia % 82koa da Estatuko Administrazio Orokorrak baimendutako aurrekontuaren betearazpenaren ehunekoa; ehuneko hori 23.200 milioi euro baino gehiagoren baliokidea da.
Honako eskualde hauek jaso dute Berreskurapen Planerako Next Generation UE Europako Funtsen bolumenik handiena: Andaluzia (3.235 milioi euro), Katalunia (2.903 milioi euro), Madrilgo Erkidegoa (2.190 milioi euro), Valentziako Erkidegoa (1.940 milioi euro), Kanariak (1.338 milioi euro), Gaztela eta Leon (1.278 milioi euro) eta Galizia (1.206 milioi euro).