EMBRYOMICS enpresako zuzendari zientifikoak iCIRA lehen saria jaso du laguntza bidezko ugalketaren tratamenduko berrikuntzagatik

Bizkaia

Merck Serono-k, Merck konpainiako atal bioteknologikoak, –Ugalkortasunaren Espainiako Elkarteak (SEF) eta Ugalkortasunaren Biologia Aztertzeko Elkarteak (ASEBIR) bermatuta– joan den azaroaren 21ean 2008-2009 iCIRA (Innovación, Calidad e Imagen en Reproducción Asistida) sarien bigarren edizioko sariak eman zituen Madrilgo Hilton Hotelean.

“Laguntza bidezko ugalketaren tratamenduko berrikuntza” kategorian lehen saria Francisco Domínguez doktoreak, Embryomics enpresa bioteknologikoko zuzendari zientifikoak, sinatutako lan honek jaso zuen: “Giza aurre-enbrioien profil metabolomikoa aneuploidien markagailu potentzial ez-inbasibo moduan, giza aurre-ezarpeneko diagnosian”. Ikerketak hauen partaidetza ere izan zuen: Inma Sánchez doktorea, IVI Barcelona-ko ginekologoa eta Embryomics enpresako laguntzailea; eta Carlos Simón doktorea, Felipe Printzea Ikerketa Zentroko (CIPF) zelula-lerroen bankuko zuzendaria, IVI Fundazioko zuzendaria eta Embryomics enpresako kontseilari delegatua.
Epaimahaia hauek osatu zuten: Bonaventura Coroleu doktoreak, Ugalkortasunaren Espainiako Elkarteko (SEF) lehendakariak, eta Mark Grossmann i Camps doktoreak, Ugalkortasunaren Biologia Aztertzeko Elkarteko (ASEBIR) lehendakariak.

Sari horrekin, egindako lan aitzindaria aitortu zaio Embryomics enpresari. Ugalketako medikuntzaren alorrean, bereziki, giza aurre-enbrioien anomalia kromosomikoen azterketa eta diagnosi eremuan, masen espektrometria edo erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) bezalako teknika analitiko berriak sartuz, sistema ez-inbasibo berria ekarri du, eta horrela, egungo blastomeroaren biopsian oinarritutako aurre-ezarpeneko diagnosi inbasiboa hobetu du. Embryomics-en diagnosi-sistemari esker, tratamendua nahi duten bikote guztiei zabaldu ahal izango da eta ez soilik baldintza jakinak betetzen dituzten haietara (adinekoak, abortu errepikakorrak, ezarpen akatsa eta abar), egungo tratamenduekin gertatzen den bezala.

Horrez gain, kromosomikoki normalak diren enbrioien –inolako intrusiorik gabekoen– aukeraketak ezarpen-tasen eta tratamenduan dauden gaixoen haurdunaldiaren hobekuntza nabarmena ekarriko du.

Partekatu

Beste berri batzuk