Emprende2012 Foroak astebete baino gutxiagoan bete ditu stand-en %80

Araba

Iaz, gai honekin zerikusia zuten 3.000 lagun inguru elkartu ziren BECen antolatutako egun osoko jardunaldian. -Patxi López Lehendakaria buru izango da irailaren 12ko ekitaldian, non ekintzaileek eta ekintzailetzako eragileek beren ahaleginak, ideiak eta ezagutzak uztartuko baitituzte enpresa proiektuak hobetzeko eta, bide horretatik, ekonomia suspertzeko.

Spri, 12/06/2012

Zabaldu da jada irailaren 12an BECen ospatuko den Emprende 2012 Foroko “Negozio Aretoan” izena emateko epea, eta astebetean bete dira stand guztien %80. Postuak dohainik dira ekintzaileentzat, aukera izan dezaten beren proiektua ezagutarazteko ekitaldian masiboki elkartuko diren finantzatzaileei, administrazioei edo bestelako enpresariei.

Aurtengo arrakasta hau iazko edizioak lortutako oihartzun profesional handiaren emaitza da, gai honekin lotutako 3.000 lagun inguru elkartu baitziren BECen bertan eginiko egun osoko jardunaldian.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak eragileak, inbertsiogileak eta ekintzaileak harremanetan jartzeko abiarazi duen espazio komunetako bat da Emprende Foroa. Horri gehitu behar zaizkio beste eragile publiko nahiz pribatu batzuek garatutako jarduerak, Zerbitzuak berak sustatutako Cooperar para Emprender programaren bidez babestuak, bai eta beste espazio birtual batzuk, zeren sare sozialez gain, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren atarian argitaratzen den guztia partekatua eta komentatua izateko prestatuta baitago.

Hauxe da SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak), Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko enpresa agentziak, zuzendutako ekitaldi honen hirugarren edizioa, zeinaren funtsezko helburua baita ekintzaileak eta ekintzailetza eragileak elkartzea beren ahaleginak, ideiak eta ezagutzak batu ditzaten, enpresa proiektuak hobetu eta ekonomia suspertzeko.

Ekainaren 25ean amaituko da www.emprende2012.com webean jarduera honetan izena emateko epea eta ziurrenik onartu daitezkeenak baino izen-emate gehiago pilatuko dira. Emprende Foroan beste jarduera praktiko eta tailer batzuk eskainiko dira onarpen epe zabalagoekin.

Iaz bezala, Patxi López Lehendakaria ekimenean izango da, eta ekimen honen helburua da, batetik, iaz bezala BEC negozio foro bihurtzea eta, bestetik, ekintzaile berriak sentsibilizatzea elkarri lagundu diezaioten eta sinergiak aurki ditzaten. Emprende2012 hitzordu honetan, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua aurkeztuko dute jendaurrean.

Partekatu

Beste berri batzuk