Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko laguntzei buruzko jardunaldia egin da Parkean

Bizkaia

  • Innovanet Sareko eragileei zuzendutako ekitaldian administrazio publikoetako hainbat ordezkarik hartu dute parte I+Grako eta berrikuntzarako dauden laguntzak azaltzeko.

Innovanet Jardunaldia_ETEakInnovanet Sareko eragileak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioan bildu dira gaur, “ETEen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak” izeneko jardunaldian parte hartzeko. Administrazio publiko desberdinetako ordezkariek hartu dute parte topaketan, ikuspuntu praktiko batetik Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzarako egun dauden laguntzak azaldu eta bereziki laguntza hoietara aurkezteko kontutan hartu beharreko elementuak: administrazioak zer espero duen, zein diran ebaluazio-irizpideak eta zein alderdi nabarmendu behar diren laguntza-eskaerak aurkezterakoan.

Marian Ibarrondo, Parkeko Berrikuntza zuzendariak egindako aurkezpen orokorraren ostean, Andres Zabara, CDTIko Sustapen eta Kooperazio Zuzendariak, proposamen egokiak prestatzeko gomendioak eman ditu. Izan ere, CDTI, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak hainbat finantza-tresna eskaintzen ditu, enpresa berritzaileen bizitzaren etapa bakoitzari egokituak, industria-ikerketaren, garapen esperimentalaren eta berrikuntza bigunaren alorreko jarduerak barne hartuta. Finantza-tresna horietako batzuk Europako funtsen laguntza dute, Funts Teknologiaren bidez.

Jarraian, SPRIren eskutik, proiektu-proposamenaren eta ebaluazio-irizpideen arteko lotura izan da mintzagai; garrantzitsua da oso, proposamenak garatzerakoan ebaluazio-irizpideak kontutan hartzea, aurkeztuko den proposamena irizpideekin bat etor dadin.

Jardunaldiaren hurrengo urratsa, ETEetan lehiakortasuna hobetzeko laguntzak biltzen dituen gida metodologikoa aurkeztea izan da. Adigestek landutako gida honen helburua da metodologia bat ezartzea,  Innovanet Sareko eragileentzat lagungarri izango den metodologia, hain zuzen ere, enpresen proiektuak orientatzeko zerbitzu egokiagoa emateko.

Amaitzeko, hiru enpresen kasu praktikoak aurkeztu dira: Ajl Ophtalmic, High Identity Buildings eta AVS added value industrial engineering solutions.

Partekatu

Beste berri batzuk