Hogeita hamar web lehian Buber 2013 sarietan, ostegunean Arabako Teknologi Parkean

  • Internet & Euskadi elkarteak sustatutako ekitaldi honen 11.edizioa, abenduaren 12an egingo da Arabako Teknologi Parkeko Auditorioan, Dolors Reig-ren hitzaldiarekin batera.
  • Internet Euskadi Buber Sariak proposamenak honako kategoria hauetan lehiatzen dira: web edo blog korporatiboa; web edo blog pertsonala; software librearen sustapena; euskararen sustapena; mugikorretarako aplikazioa; eta proiektu solidarioa.

Buber-Sariak-20132013ko web eta blog onenak sarituko dituzten Buber Sarien hamaikagarren edizioak 70etik gora proposamen erakarri ditu. 800dik gora internautak parte hartu duten bozketaren ondoren, 30 proiektu hautatu dira, sei kategoria bakoitzean.

Web edo blog korporatiboen kategorian: www.aupaathletic.com, Bilboko Athletic futbol taldearen zaleen ataria; www.bancaparaempresas.com, Euskadiko Kutxaren finantza kudeaketarako bloga; www.wheelsland.com, autoen hagunei buruzko katalogoa eskaintzen duen web gunea; www.laotramirilla.com, moda, diseinu eta publizidadeari buruzko bloga; eta www.grupoxabide.com/blog, Gasteizko komunikazio taldearen bloga.

Web edo blog pertsonalaren kategorian: www.reharq.com, arkitektura bloga;  www.txapeldunak.com, euskal emakumeen futbola sustatzen duen web gunea; www.laotramirilla.com;  www.abasedestilo.com, irudi pertsonalaren aholkularitzari buruzko bloga; eta  www.lauralofer.com, diseinu grafikoari buruzko web gunea.

Software librea sustatzeko web edo aplikazioaren kategorian: www.elkarteak.info, informazio solidarioari buruzko weba; www.gurenet.es, diseinu digitalaren weba; www.mevotranslations.com, itzulpengintza profesionalaren weba; eta www.mundakabc.com, herri bizkaitarra sustatzeko web gunea.

Euskara sustatzeko web edo aplikazioaren atalean: www.baratze.com, Gautegiz-Arteagako baserri-eskola;  www.beharsarea.net, euskara ikasteko sare soziala; www.euskalkultura.com; www.enpresarean.org, lankidetzarako enpresen ataria euskaraz; www.ttiklik.com/eu, guraso eta haurren hezitzaileentzako weba; eta www.calculadorafreelance.com/eu, profesional autonomoen ordukako kobratzeaz aholkatzen duen weba.

Mugikorretarako aplikazioen kategorian: www.consumer.es/alimentacion/app-recetas, Eroskiren errezeta gastronomikoen aplikazioa;  www.spotbros.com, sare soziala; www.dastagarri.com, ardoaren munduari buruzkoa; eta play.google.com/store/apps/details?id=com.skura.euskera_ikasiz.habepl1beta, euskara ikasteko.

Egitasmo solidarioetan: www.saregune.net, teknologia berrien hedapenerako Gasteizko zentroaren weba; www.herrikrosa.es, Bilboko herri lasterketari buruzkoa; www.ahotsargiak.com, koral gasteiztarraren web gunea; www.apdema.org,  gutxitasun intelektuala duten pertsonentzako Arabako Elkartearen web gunea; www.nagusiakmartxan.com, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko elkartearen gunea; eta  www.circulosolidario.org, pobreziaren aurkako borrokarako elkartearen weba.

Ohiko kategoriez gain, Internet & Euskadi Elkartearen Ohorezko Sariak, Interneten erabilpen soziala duen helburu handi baten alde borrokatzen duten pertsonak sarituko ditu.

Ekitaldian zehar hiru finalistak aurkeztuko dira eta hauen artean aukeratuko du epai-mahaiak web edo aplikazio irabazlea.  Internet Euskadi Buber Sariak 2013ren epai-mahai kideak honako hauek dira: Belén Sáez (Clever Maps, iWeekend Vitoria, Fools dinner); Miriam Ansorena (ADW); Jon Vazquez (Lantik);  Ana Santos (Eventosfera); David Juanmartiñena (Fidenet); Asela Ortiz (Bloggerra eta Gasteizko udaletxeko funtzionaria); Naiara Pérez de Villarreal; Josu Garro eta David Bartolomé (Telefónica Digital).

Ekitaldira joango diren pertsonek, zuzenean euren botoa emateko aukera izango dute Neofis aplikazioaren bidez eta parte-hartuz gero bi lagunentzako bazkari edo afari baten zozketan sartuko dira, Ixo Grupo taldearen eskutik.

Sari banaketa egin aurretik, Dolors Reig-en hitzaldia izango da jardunaldiko protagonista nagusia. El caparazón  akademia zuzentzen du Reig-ek, psikologia eta sozial median espezializatutakoa (kreatibitatea, hezkuntza 2.0 etabar). INESDI erakundean, elearning arloko berrikuntza arduraduna ere bada Dolors Reig.