ENPRESAKO AUTOBUS-ZERBITZU PARTEKATU

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak ENPRESAKO AUTOBUS-ZERBITZU PARTEKATU berria ezartzea erabaki duela; zerbitzua bertako enpresa eta plantillentzat baino ez da egongo erabilgarri

Zerbitzua 2020ko urtarrilaren 13tik aurrera, astelehenetik aurrera jarriko da martxan, eta BusUp Europan partekatutako autobus-zerbitzuaren enpresa aitzindariak jardungo du horretan.

Kontratatutako enpresako autobusaren zerbitzuak honako ezaugarri hauek ditu:

  1. Hasteko proposatutako ibilbidea Barakaldotik Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera doan ibilbide zuzena da.
  2. 3 abonu-mota merkaturatuko dira:

Hileko abonua: 30 € (60 € joan-etorria)

Asteko abonua: 10 € (20 € joan-etorria)

Abonu soila: 3€ (joan edo etorria)

  1. Promozio-abonuak kontrataziorako honako plataforma honetan eskuratuko dira: parke.busup.com
  2. Zerbitzu hau erabili ahal izateko, lantoki duzun enpresa adierazi beharko duzu, Parkeko langileak zaretela egiaztatu ahal izateko.
  3. Erabiltzaile bakoitzak eserlekua erreserbatuko du, Android-entzat eta IOSentzat eskuragarri egongo den app baten bidez, eta hark ere autobusaren segimendua egingo du denbora errealean.