AerionSupersonic-ek Aernnova aukeratu du “AS2 Supersonic Business Jet”en erdiko fuselajea diseinatzeko eta garatzeko
Hegaldi supersonikoen aro berriak abiadura bizkortuko du AS2ren erdiko fuselajearen hornitzailea hautatuta
AerionSupersonicek, teknologia supersonikoan liderra denak, gaur iragarri du Aernnova hautatu duela AS2 “business jet”aren erdiko fuselajea diseinatzeko. Negozioetarako hegazkin horren fuselajearen elementu nagusietako bat da hori, hain zuzen ere.
Iñaki Lopez Gandaseguik, Aernnovako presidenteak eta CEOak, honako hau adirazi du: “Harro gaude Aerionekin batera parekorik ez duen proiektu zirraragarri honetan parte hartuko dugulako. Material konposatuzko aeroegiturak garatzen, fabrikatzen, ziurtatzen eta euskarria ematen pilatuta dugun 25 urte baino gehiagoko gure eskarmentua eskaintzea espero dugu”.
Aernnova, merkatuan liderra den enpresa, aeroegiturak eta beste elementu batzuk (hegoak, enpenajeak eta fuselajearen atalak, adibidez) diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dagoena, arduratuko da AS2ren erdiko fuselajea diseinatzeaz. 12 bidaiarirentzako negozioetarako erreaktorea 2024an probako hegaldiak egiten hasiko dela aurrez ikusi dute eta eraikuntza pribatua duen lehen hegazkin supersonikoa izango da.
“Aerionen misioa beti izanda mundu mailako mugikortasunean iraultza eragitea eta, horretarako, bazkide onenak erakarri behar ditugu”, adierazi du Aerioneko CEOak, Tom Vice-k. “Aernnovak material konposatuko aeroegitura handiak diseinatzen eta fabrikatzen ibilbide ikaragarria eta frogatua du, eta gure AS2 hegazkin supersonikoan aplikatuko da hori guztia“.