Erictel, Owasys konpainiaren %75aren jabe egin da, kapital handiatzearen bidez
Erictel enpresak Owasys konpainiaren %75 bereganatu du, kapital handitzearen bidez; honenbestez, Owasysen proiektuaren jarraipena bermatu du Erictelek, ez bakarrik konpainiari likidezia emanaz, baita Owasysen egungo negozio plana eta etorkizuneko ildo estrategikoak sendotuz.
Owasys konpainia 2002.eko uztailan sortu zuten Ericsson-Bilbao Technology Centren jardundako langileek eta telefono, telemetria eta telekontrolerako tresneríaren garapenean egiten du lan. Uneotan produktu berrien merkaturatzea prestatzen ari da urte-amaiera eta datorren urteko lehen hilabeteetarako; produktuetako bat haririk gabeko etxeko-telefoniara zuzendutakoa da, eta bestea berriz telemetria eta telekontrolera zuzendutakoa.