Euskadiko Parke Teknologikoa berrikuntza eta talentua, proiektuak eta profesionalak gara daitezen, ingurune jasangarri, berde eta abangoardista batean elkartzen diren espazioa da.
Zure negozioa bultzatu eta beste negozio batzuekin harremana izango duzun espazioa.
Euskadiko Parke Teknologikoa Euskal Autonomia Erkidego osoan barreiatuta dauden bederatzi Kanpusetan banatuta dago; EAE kokaleku estrategikoa da, dituen konexio eta komunikazio bikainei esker.
Ingurune berde eta jasangarria, enpresak eta pertsonak hazteko beharrezko zerbitzu eta erraztasun guztiak dituena, jakintza partekatzeko eta harreman iraunkor eta baliotsuak ezartzeko talentu eta berrikuntzako ekosistema batean.
Aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu, zure proiekturako kokapenik egokiena aukera dezazun
43 eraikin abangoardista eta jasangarri, 20 m2 eta 2.800 m2 arteko azalerako lokal funtzional eta argitsuekin. Parkean, gainera, zeure eraikina egia bihurtzeko 700 hektarea baino gehiago partzela urbanizatu dugu.
Industriarako sektore estrategikoetan jakintza eta talentuko ekosistema bati forma ematen diogu; sektore horien artean daude mugikortasunarena, sektore aeroespazial eta aeronautikoa, ingurumen eta jasangarritasun sektorea, energiarena, elikagaiena, biozientzia/osasuna, industria adimentsua, EIKT (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) eta zerbitzu aurreratuen sektorea.
Zure jarduerak edo proiektuak behar duen guztia jartzen dugu zure eskura
Hainbat zerbitzu-lerro dugu enpresen eta profesionalen artean harremanak eta negozio-aukerak sortzera, proiektuak bultzatzera, pertsonen talentua indartzera, gure komunikazio-zerbitzuen bitartez enpresak eta proiektuak ezagutaraztera eta teknologiaren etorkizunari aurrea hartzera bideratutakoak.