ERRESKATE EKONOMIKOKO FUNTSA SUSPERTZEKO NEURRIEN PROGRAMA, 2022

ERRESKATE EKONOMIKOKO FUNTSA SUSPERTZEKO NEURRIEN PROGRAMA, 2022

Alokairuen kobrantza geroratzea

Gobernu Kontseiluak, apirilaren 12ko saioan, neurri batzuk ezarri ditu, ekonomia dinamizatzeko, enpleguari eusteko eta pertsona eta familia kalteberenei laguntzeko eta, hala, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko. Horretarako, 2 pakete berezi sortzea erabaki du: Erreskate Sozialeko Funtsa eta Erreskate Ekonomikoko Funtsa.

Zehazki, Erreskate Ekonomikoko Funtsaren barruan, enpresa-arloan, TEKNOLOGIA-PARKEEKIN sinatutako kontratuen inguruko alokairuen kobrantza geroratzea aurreikusten da.

XEDEA: Teknologia-parkeetan  alokairuen kobrantza geroratzea.

Neurri hori garatzeko, neurri horretara jotzeko ezarritako eskakizun orokorren eta prozeduraren berri emango da:

ONURADUNAK: Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Teknologia Parkeetakoren batekin errentamendu sinplearen edo erosteko aukerarekin kontratu bat sinatuta eta indarrean duen pertsona fisiko edo juridiko oro, geroratzeko eskaera hori egiteko egunean kuoten ordainketa egunean duena.

GERORATZEAREN EPEA: 3 hilabete, eta beste 3 hilabete izateko aukera.

GERORATUTAKO KUOTAK: Nolanahi ere, kuoten kobrantza geroratzeko eskabideak eta emakidak gorabehera, hilero jarraituko dute sortutako kopuruak fakturatzen.

GERORATZEKO ESKAERAK EGITEKO PROZEDURA:

1.- Geroratzeko eskaera egiteko epea jakinarazpen hau egiten den egunean hasi eta 2022ko ekainaren 30ean amaituko da; epe hori luzatu ahalko da, gerora.

2.- Enpresa interesdunek jarraian ageri den inprimakia bete beharko dute. BETETZEKO ESKAERA 

3.- Inprimakia bete ondoren, eskaria jaso izana adieraziko da, eta aztertu egingo da, ahalik eta eperik laburrenean, eta geroratzeko baldintzak adostuko dira.

4.- Teknologia-parkeek, eskatzailearekin adostu ondoren, kuotak geroratzeko erabakia hartuko dute, eta, horretarako, beharrezkoak diren dokumentuak sinatuko dira.

5.- Oro har:

  • Errentamendu-kontratu sinpleen errentamendu-kuotak geroratzean, geroratutako kuotak berreskuratu egingo dira, zati beretan, kontratuaren indarraldiaren ondoko hiletan, edo horretarako onartutako ordainketa-egutegiaren arabera.
  • Hala ere, urte anitzeko errentamendu-kontratu sinpleetan, geroratutako kuotak berreskuratzeko epea zehazteko, lehenik eta behin eta jabetzaren irizpidearen arabera, kontratu bakoitzaren berezko ezaugarriak (indarraldia, funtsean) hartuko dira kontuan, eta, edonola ere, berreskuratzeko gehieneko epea 4 urtekoa da.
  • Era berean, kontratuaren muga-egunerainoko epea urtebete baino laburragoa bada, aldeek dagokion luzapena adostu ahalko dute, baina hura ezingo da izan, inolaz ere, jatorrizko kontratuaren indarraldiaren epea baino luzeagoa.
  • Erosteko aukera duten errentamendu-kontratuen errentamendu-kuotak geroratzean, geroratutako kuotak kontratuaren indarraldiaren gainerako hiletan berreskuratuko dira, ordainketa-egutegiari edo horretarako onartutako finantzaketa-koadro berriari jarraikiz.
  • Kontratu mota orotan geroratutako kuotek ez dute interesik sortuko.

EDOZEIN KONTSULTA EDO ARGIBIDE BEHAR IZANEZ GERO, HONA JO DEZAKEZUE:

  • ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA: Miren Lourdes Bilbao Laraurri. Telefono-zenbaki 945 010 052. mail: mbilbao@parke.eus
  • BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA: Joseba Urbieta Pero-Sanz. Telefono-zenbaki 944 039 501. mail: jurbieta@parke.eus
  • GIPUZKOAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA: Amaia Bernaras Iturrioz. Telefono-zenbaki 943 011 022. mail: abernaras@parke.eus