Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko nazioarteko adituak elkartu dira CIC bioGUNE-n

CIC bioGUNE Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboaren Zentroak irailean egin du Kimikako Espainiako Elkarteak antolatzen duen Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (RMN, gaztelaniaz) V. Biurteko Bilera; bertan, Espainiako Elkarteak Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko (RMN) hainbat nazioarteko aditu elkartu ditu. V. biurteko hau Bizkaiko Teknologia Parkean (Barco eraikina) ospatu da irailaren 26a eta 29a bitartean.

Bilera zientifikoa bi urtez behin egiten da, eta ildo horretatik, Espainiako eta Portugalgo RMNren komunitate zientifikoek beren interesak batzen dituzten bigarren edizioa da, hurrenez hurren.

V. Biurtekoan parte hartu zuten adituen artean, Robert Tycko nabarmendu behar da, RMN tekniken bidez Alzheimer-en gaineko ikerketan nazioarte mailako aditua.

Edizio honetako helburu nagusia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren alorrean eztabaidarako eta ezagutza trukatzeko esparrua sortzea da, azken urteetan indar handia hartu duen teknika baita; gainera, teknika honen bidez garatutako ikerketa zientifikoan izan diren aurrerapenak kontrastatu ahal izango dira. RMN nahiko metodo modernoa da (gainerako espektroskopiekin alderatuta).

Erresonantzia magnetiko nuklearra Isidor Rabi-k deskribatu eta neurtu zuen izpi molekularretan 1938an. Zortzi urteren buruan, 1946an, Stanfordeko Unibertsitateko Félix Bloch-ek y Edward Mills Purcell-ek likidoetan eta solidoetan erabilitako teknika findu zuten, eta horren eraginez, Fisikako Nobel Saria partekatu zuten 1952an. RMNko espektrometroa osatzeko, funtsean, imana, irrati-maiztasunaren igorlea eta irrati-maiztasunaren detektagailua behar dira. Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (RMN) teknika espektroskopikoa konposatu organikoen egitura zehazten duen teknika garrantzitsuenetako bat da.