SPYRO taldeak bere “e&Internet” eta Sistemen negozio unitateak indartu eta irtenbide berriak aurkeztu ditu

 

• 200dik gora pertsona bildu ziren Donostiako Teknologi Parkean, SPYRO taldeak antolatutako III. ERP Kongresuan parte hartzeko.

 • Kongresuan zehar, CRM irtenbide berriak ere aurkeztu ditu SPYRO taldeak.

 

Donostiako Teknologi Parkeko auditoriumak III. ERP Kongresua hartu zuen irailaren 30ean. SPYRO taldeak antolatuta, Zinemazko ERP bat izenburupean egindako ekitaldian, estatu osoko enpresetako 200dik gora ordezkarik hartu zuten parte kongresuan. Bertan, zenbait irtenbide teknologiko aurkeztu ziren, enpresen funtzionamenduaren adibideak jarri ziren eta enpresetan pertsonen kudeaketari buruzko gaiak ere aztertu ziren.

Kongresu honetan, SPYRO taldeak, sortu berri dituen “e&Internet” eta Sistemen negozio unitateak indartu egingo dituela iragarri zuen; honenbestez, orain arte enpresa handiek soilik erabiltzen dituzten zerbitzuak enpresa txiki eta ertainen esku jartzeko aukera zabaldu nahi du konpainiak.