Espainiako hiru ospitale publiko bizkarrezur-muineko lesio traumatiko akutua tratatzeko lehen zelula-terapiaren segurtasuna eta eraginkortasuna aztertzen ari dira

Bizkaia

  • SPINE saiakuntza klinikoa Vall d’Hebron (Bartzelona), Virgen del Rocío (Sevilla) eta CHUAC (Coruña) ospitaleetan burutzen ari da. 
  • Ferrer eta Histocell-ek garatutako botika zelularra da, bizkarrezur-muineko lesio akutu traumatikoa duten pazienteentzat aztertzen ari dena.

logo-histocell-enHistocell bioteknologikoak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duena eta Ferrer farmazeutikoak gaur aditzera eman dute lehen pazienteak FAB117-HC, jatorri traumatikoa duten bizkarrezur-muineko lesioak tratatzeko zelula-terapiako botika berriaren 1/2 Faseko saiakuntza klinikoan sartu direla.

Bizkarrezur-muineko lesio traumatiko akutua tratatzeko lehen botika zelularra da (istripua gertatu eta lehen 2-3 egunetan) eta fase araugile klinikora heldu da.

SPINE (SPinal acute Injury Neurosave Evaluation) 1/2 Faseko saiakuntza klinikoa da, botikaren segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatuko duena, bizkarrezur-muineko lesio traumatiko akutua duten 46 paziente heldurengan.

Vall d’Hebron, Virgen del Rocío eta CHUAC ospitaleek bizkarrezur-muineko lesioa dutenen tratamendu eta errehabilitazioan espezializatutako unitateak dauzkate, baita neurokirurgia aurreratuko zerbitzuak ere, zelula-transplanteetarako ezin hobeak. Hiru erakunde horietako espezialistek saiakuntzaren diseinuan bete betean parte hartu dute eta duela gutxi IV International Spinal Cord Repair Meeting (ISCORE 2017) biltzarrean aurkeztu zen.

“Bizkarrezur-muineko lesioek lehen orduetan duen eboluzioari buruzko garrantzi handiko ikaskuntza da, emaitzarik onenak lortzeko modua dagoenean alegia, hanturazko prozesuan modu goiztiarrean jardutean datzan arreta-eredua abiarazten baitu”, ikaskuntzako ikertzaile nagusietako bat eta Vall d’Hebron Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko buru den Miguel Ángel González Viejo Doktorearen esanetan.

Histocell

Histocell, S.L. enpresa biofarmazeutikoa da, Noray Biosciences Group taldea osatzen du eta birsorkuntza-medikuntzan aplikatzeko osasun-produktuak eta terapia zelularreko botikak garatzen espezialista da.  Histocell-ek espezializazio handiko 30 langile dauzka gaur egun, baita Espainiako Botiken eta Osasun Produktuen Agentziak baimendutako ekoizpen-instalazioak ere, terapia zelularreko botikak fabrikatzeko. Histocell-en teknologiaren oinarria ama-zelulen erabilpena da, bakarrik edo azken belaunaldiko biomaterialekin uztartuta; horrek bere posizionamendua indartzea ahalbidetu du terapia aurreratuko eta ehunen ingeniaritzako botiken garapenean.

Ferrer

1959an sortua, Ferrer nazioarteko enpresa farmazeutikoa da; egoitza Bartzelonan dauka eta balio-kate osoan dihardu, I+Gtik hasi eta nazioarteko merkaturatzera arte, farmazia, ospitale, diagnosi, kimika fin eta elikaduraren esparruetan. Ferrer-ek nazioarteko 19 filial dauzka, eta 15 herrialde baino gehiagoan dago. I+G+b-arekiko konpromiso irmoa ikerketa-talde publiko eta enpresa bioteknologikoekiko elkarlanean eta aliantzetan oinarritutako estrategian islatzen da, bai Ferrer Advanced Biotherapeutics sail espezifikoaren bitartez, baita Europako zein Amerikako enpresa bioteknologikoetan parte hartuz ere.

Partekatu

Beste berri batzuk