Eureka! Zientzia Museoa: Gabonetako udalekuak
Hementxe dakarkizugu Eureka! Zientzia Museoaren Gabonetako udaleku proposamena: Zientzia Txokoak, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, Udaleku Teknologikoak, 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat eta aurten, estreinekoz Gipuzkoan, berri bezala, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik eskainiko dizuegun Mission X, astronauten udalekuak, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak
Jardueren ordutegia 9:00etatik 13:30etara izango da eta jangela zerbitzua, zaintza barne, 13:30etatik 15:00etara. Burbuila talde bakoitza, Eusko Jaurlaritzaren arauak jarraituta, 5 ume eta begirale batek osatuko dute.
Udako udalekuetan egin bezala, Zientzia Txokoetan egunero gai ezberdin bat jorratuko dugu, zuen seme-alabak zientzia eta teknologia esparru ezberdinetan aritu daitezen, modu dibertigarrian, noski! Eduki berriz betetako 10 programa desberdinek, astebetetik gora egongo diren haurrek edukirik ez errepikatzea ahalbidetuko dute.
Bestalde, Udaleku Teknologikoetan , robotika eta bideojokuen programazioaz gain, dron eta 3D inpresioan aritu ahal izango dira, norbere drona sortu, inprimatu eta heganaraziko duelarik.
Mission X udalekua, NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da, zeinean 8 eta 12 urteko haurrek astronauta batek egin beharreko misio eta ekintza praktikoak egin beharko dituzten, arrazoiketa zientifikoaz gain, alderdi fisikoak, osasuna eta nutrizioa jorratzen direlarik.
Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, osasun eta higienearen inguruko protokolo zorrotzak garatu ditugula jakinarazi nahi dizugu eta oso zorrotzak izango garela horiek betetzeko orduan, zuen seme-alaben segurtasunagatik eta baita Eureka! Zientzia Museoko langileenarengatik ere. Honen inguruan, jakin dezazuela AENORek gure COVID19aren aurkako protokolo eta jarduera guztiak balioztatu dituela eta heuren ziurtagiria atera duen Gipuzkoako lehen museoa, eta bakarra, garela eta, beraz, Eureka! Zientzia Museoa gune seguru bat dela.