Eureka! Zientzia Museoak udako egitaraua abiarazi du
- Egunero 18 animazio-jarduera baino gehiago egiten ari dira, ikuskizun zientifiko ugarirekin, baita jarduera astronomiko eta gau-txangoa ere, Uxuera, Perseida izar iheskorrak ikusteko.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Eureka! Zientzia Museoak, udako eskaintza zabala jarri du martxan:
Atzekoz aurrera ibiltzen zekien neskatila – 30 minutuko ikuskizuna da, adin guztietako ikusleentzat, neskatila oso bitxi baten istoria kontatzen duena. Argi-kutsaduraren ondorioen inuguruko eztabaida eta hausnarketa ezagutaratzen die haurrei, eta zerua ilun behatzeko aukera izatea kultur-ondare garrantzitsua dela azaldu.
Bisitak behatoki astronomikora – Museoko 36 metroko dorre berezian dagoen behatoki astronomikoan behaketak egiteko aukera, ordu bete terdiko iraunpenarekin.
Asteroideen eta kometen tailerra – 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta, 3 orduko iraupena duen tailer honetan, asteroideak eta kometak zer diren irakasten da.
Gau-txangoa – Perseida izar iheskorrak ikusteko txangoa, abuztuaren 10ean egingo da; ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Ikuskizun zientifikoak – MATEmagia eta Elementuen magia, besteak beste
Honez gain, Museoko gainerako jarduerak ere egingo dira eta bisitariei zerbitzu hobea emate aldera, museoaren ordutegia zabaldu egin da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara; larunbat, igande eta jai egunetan 11:00etatik 20:00etara.