Eureka! Zientzia Museoak Zientziaren Plastihistoria, gizateriaren historiaren mugarriak azaltzen dituen erakusketa, aurkeztu du
2016ko azaroaren 19tik 2017ko urtarrilaren 15era bitarte, Darwin, Marie Curie edo Leonardo Da Vinci Eureka! Zientzia Museoan egongo dira
Educa Fundazioak bultzatutako proiektu didaktikoa da
Eureka! Zientzia Museoak Zientziaren Plastihistoria aldi baterako erakusketa inauguratuko du datorren azaroaren 19an. Erakusketa berezi horren helburua gizakiaren historia aldatu duten aurkikuntza eta asmakizun batzuk modu dibertigarrian erakustea da, plastilinaz egindako pertsonaien eta eszena xehatuen bitartez.
Zientziaren Plastihistoria Eureka! Zientzia Museora iritsiko da belaunaldi berriengan zientziarako zaletasuna pizteko eta jakintza defendatzearen alde eta zientziaren garapena bultzatzearen alde borroka egiten dutenak omentzeko. Urtarrilaren 15era bitarte, haurrek idolo berriak ezagutu ahal izango dituzte eta helduek plastilinarekin topo egin ahal izango dute berriz eta haurtzaroko oroitzapenak gogora ekarri ahal izango dituzte.
Eureka! Zientzia Museoaren Newton aretoan ikusi ahal izango diren 20 dioramen artean, zientzialari ospetsuen irudiak azaltzen dira, hala nola Charles Darwin, Marie Curie, Albert Einstein edo Leonardo Da Vinci. Irudikapenek gizateriaren historia aldatu zuten hainbat diziplina zientifiko adierazten dituzte.
Erakusketa hau 2013an sortu zen, adin guztietako jendearentzat da, eta dagoeneko Espainiako hainbat hiritan ikusi ahal izan da. Proiektu didaktiko hau bultzatu duen Educa Fundazioa pribatua, independentea eta irabazi-asmorik gabea da. Fundazio horrek funtsezko zeregina betetzen du haurren eta gazteen hezkuntza- eta pedagogia-prestakuntzan, eta proiektuen hartzaileen nahiz boluntarioen partaidetza du.
Erakusketarako sarrera doakoa da eta honako ordutegi hau du:
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara
Jarduera osagarria: Plastilinazko zientzia
Plastilina sormen tailerra 6 urtetik gorako haurrentzat.
Gaztetxoek Arquímedes handia hobeto ezagutzeko aukera izango dute eta berarekin erlazionaturiko elementuak sortuko dituzte plastilina erabiliz. Parte hartu ahal izateko museoko sarrera edukitzea ezinbestekoa da. (ordutegia kontsultatzeko: www.eurekamuseoa.es edo 943 012 478).
teburuak eta jaiegunak: 11:00etatik 20:00etara.