Aernnovako 200 zuzendari bildu dira Gasteizen

Araba

Enpresak Espainia barruan eta kanpo dituen lantegi ugarietako 200 zuzendari bildu ditu Gasteizen AERNNOVAren urteko bilkurak. Oraingoan aukeratu duten hiria Gasteiz izan da; ekitaldian parte hartzen dutenak bertara etorri dira, eta laneko bilkuretan parte hartzeaz gain, hiriak eskainitako ongietorriaz gozatu dute

ann grupoBilkura azaroaren 24an, ostegunean, eta 25ean, ostiralean, izan zen eta enpresaren barneko zenbait alderdi eta konpainiarako etorkizuneko helburuak aztertu dituzte.

Era berean, munduko leku ugaritatik etorri diren ekitaldiko parte-hartzaileek Gasteizko hiria ezagutu dute eta gastronomiaz eta jendearen harrera onaz.

AERNNOVAko arduradunek topaketaren balorazio positiboa egin dute, eta hori egiteko Arabako hiriburua aukeratu izana “guretzat oso asebetegarria da, gure jendeari hiriaren balioak harro erakutsi ahal izateko, gure enpresa nagusia dagoen hiria, eta AERNNOVAk apustu argia egin duen eta egiten duen hiria”

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk