Europako Batzordeak blog bat sortu du bere berrikuntza-plan berrian partaidetza sustatze aldera
Europako Batzordeak hiritar guztiek berak prestatzen diharduen berrikuntza-plan berrian parte hartzeko aukera izatea nahi du. Horretarako, blog bat sortu du, non EBko enpresen aditu-panelak eztabaida publikorako hainbat ideia eta proposamen adieraziko duen. Hortik neurri batzuk aterako dira eta Europako Batzordea horiek behin betiko planean jasotzen saiatuko da, dagokion berariazko konpromisoa ez dagoen arren. Aldez aurretik, aditu-panelak azken txostena emango du aurtengo udazkenaren hasiera aldera. Burokratizatu samarra den lan egiteko modu honek jada jaso ditu sarean parte hartu duten aditu batzuen kritikak, horien artean David Osimo belgiarrarenak.