Europako Batzordearen presidenteordea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da

Bizkaia

PCTBizkaia_Katainen_Tapia
Arantza Tapia Sailburuak egin dio harrera Katainen Presidenteorde europarrari Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Jyrki Katainen, Europako batzordearen presidenteordea, Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasunerako arduradun dena, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da gaur goizean.

Euskadira egiten ari den bisitaren lehen helmuga izan da Bizkaiko Parkea. Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak egin dio harrera bertan, Euskadiko Parke Teknologikoen presidente Jose Miguel Corresekin batera.

SPRIko ordezkariekin, korporazio teknologikoekin eta enpresekin bildu ondoren, Katainen presidenteorde europarra Euskalduna Jauregira joango da, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera “Herritarrekiko Elkarrizketa” jardunaldian parte hartzeko. Europan hazkundea eta enplegua sustatzeko Europar Batasunak iragarritako 315.000 milioi euroko Inbertsio Plana aurkeztea du helburu Katainen presidenteordearen bisitak.

Partekatu

Beste berri batzuk