Euskadi, startupentzako eta berrikuntza irekirako erreferentziazko hub-a; 20 teknologia baino gehiago ordezkatuta Mobile World Congress-en

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

4.0 industriako zenbait euskal konpainia, 20 startup eta startupak sortzeko eta bizkortzeko euskal sistemako eragileak otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitarte bilduko dira Bartzelonan, 4YFN izenekoan, hau da, MWCren (Mobile World Congress) barruko startupen nazioarteko biltzarrean

Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) 1.000 euskal enpresa teknologiko berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko

Euskadik sendotu egin du startupak bizkortzeko eta berrikuntza irekirako ekosistema gisa duen posizioa, ETEen eta sozietate publikoen eraldaketa digitala erraztera bideratutako ekintzen bidez

Eusko Jaurlaritzak startup deeptech berrien venture builder bat jarri du abian, Basque Tek Ventures izenekoa. Ekimen berria inpaktu handia duten etaEuskadiko I+Gko eragileek sortutako teknologian oinarrituta dauden enpresa-proiektuen sorkuntza katalizatzeko eta bizkortzeko helburuarekin sortu da

 

Mobile World Congress Euskadik erreferentziazko hub-a izaten jarraitzen du nazioartean startupentzat, eta 4YFN (Four Years From Now) izeneko topaketan parte hartuko du. Startupen munduko topaketa nagusietako bat da, eta Bartzelonan egingo da otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitarte, Mobile World Congress-en (MWC). Ekitaldiaren barruan, Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) startupak bizkortzeko, I+Garen baloraziotik abiatuta startupak sortzeko eta industriako berrikuntza irekirako azken ekimenak aurkeztuko dizkio nazioarteko komunitateari.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako eta SPRI taldeko ordezkariek 20 startup berrirekin, 4.0 industriako euskal konpainiekin eta ekintzailetza-sistemako eragileekin batera joango dira aurten nazioarteko topaketa horretara, abian jarri dituzten azken ekimenak eta arrakasta-kasuak aurkeztera. Up!Euskadik erakusketa-eremu batekin parte hartuko du 4YFN topaketan Euskadi ordezkatzeko. Nolanahi ere, joan den urtean sistemako eragileei buruzko informazio irekiko plataforma aurkeztu ondoren, soluzio teknologikoko 1.000 enpresa berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko. Enpresa horiek 8.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte.

Abian jarri diren proposamen berrien artean, Basque Tek Ventures izenekoa dago. Transferentzia teknologikoko venture builder bat da, eta etorkizunik handieneko teknologien merkaturatzea bizkortzea eta enpresa-sare berria sortzea du helburu. Ekimen berria SPRIk zuzentzen du Basque Research & Technology Alliance-rekin (BRTA) eta Euskadiko BICen sarearekin lankidetzan, eta puntako teknologiako ekintzailetzaren ezaugarrietara egokitutako laguntza-zerbitzuen ibilbide oso bat eskaintzen du. Gainera, alderdi kritikoak azpimarratzen ditu, hala nola horrelako proiektuak zuzentzeko beharrezkoa den talentua erakartzea.

Bestalde, Basque Tek Ventures-ek horrelako proiektuen beharretara egokitutako finantzaketa-tresna berri bat du. Transferentzia teknologikoko funts berri horrek enpresa berrietan inbertituko du, eta “heriotzaren harana” (sortzen ari diren enpresentzako arrisku eta ziurgabetasun handiko aldia) zeharkatzeko beharrezkoa den finantzaketaren ekarpena egingo du.

Berrikuntza irekiko plataformaren ekimen berriak
SPRI Taldeak eta Up!Euskadik berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde egindako apustuen artean, BIND 4.0 izenekoa dago. Industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataformarik handiena da, eta 2016. urteaz geroztik dihardu. Haren bizkortze-programak bete dituen zazpi edizioetan, 200 startup bultzatu eta 290 proiektu garatu dira, eta 7,5 milioi eurotik gorako fakturazioa egin da.

Berritasun gisa, ETEen eta startupen lankidetzara bideratutako BIND 4.0 SME Connection izenekoaren bigarren edizioa eta Euskadiko hainbat sozietate publikoren parte-hartzea duen BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berria atera ditu aurten BIND 4.0 plataformak, startupekin lankidetzan digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko helburuarekin. Bi deialdi horiek otsailaren 3ra arte egon dira zabalik, eta 300 pertsonak baino gehiagok eman dute izena aurkeztutako 17 erronka teknologikoetan.

20 euskal startup Mobile World Congress-en
4YFN topaketaren hiru egunetan, Up!Euskadiren erakusketa-standa bisitatu ahal izango da. Stand horretan, 20 startup teknologikok hartuko dute parte, eta hainbat soluzio disruptibo erakutsiko dituzte adimen artifizialaren, big dataren eta errealitate birtual eta areagotuaren bitartez, besteak beste. Gainera, BIND 4.0 plataforman parte hartuko duten startupek beren berrikuntza irekiko arrakasta-kasuak azalduko dituzte, garatu zituzten enpresa partnerrekin batera.

4YFNko topaketen artean, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernaezek Banco Sabadell saioetan parte hartuko du, eta BIND 4.0 plataformako enpresen eta startupen arteko lankidetza-ereduaren arrakasta aurkeztuko du.

4YFN topaketan beren teknologiak eta proiektuak aurkeztuko dituzten euskal startupak honako hauek dira:

Naru Intelligence Solutions SL

Data Value Management

Glucovibes

Nymiz

Negotyum

Quantum Mads

PARKINSONGS

Finamik

Euskal Oxcitas Biotek

POWERFULTREE

Bexreal

OREKA INTERACTIVE SL

TRAK

CLCircular

Circular Genie

OSANE consulting

Trantor

Peta Optik

Magnet

E-PROCESS MED

Up!Euskadi-ren 4YFN ekitaldiko agenda
Otsailaren 27tik martxoaren 2ra:
● Iraunkorra – Up!Euskadi-ren standeko erakusketa 8.1 hallean.

Otsailaren 28a
● 11:15 – BIND 4.0 plataformaren arrakasta-kasuak aurkezteko mahai-ingurua (“Basque Open Innovation in Action”), Stand Banco Sabadell-ekin lankidetzan eta Angulas Aguinaga, Erreka eta Iberdrola enpresa partnerren eta CL Circular, Naru Intelligence eta Data Value Management startupen parte-hartzearekin.

Martxoaren 1a
● 11:15 – BIND 4.0 plataformaren aurkezpena eta haren startupen pitching-saioa MWCko Pitching state izenekoan. Parte hartuko duten startupak:
○ Naru Intelligence Solutions SL
○ Data Value Management
○ Bexreal
○ Circular Genie
○ OSANE Consulting
○ Euskal Oxcitas Biotek
○ Trak

BIND 4.0

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetza-sistemako Up!Euskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko erreferentziazko 100 enpresa nagusirekin baino gehiagorekin lankidetzan dihardu, hala nola Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud eta Coca-Cola Europacific Partners enpresekin. Ekimena helburu hirukoitzarekin sortu zen: euskal industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak 200 startup baino gehiago bultzatu eta 290 proiektu garatu ditu, eta 7,5 milioi eurotik gorako fakturazioa egin du. Informazio gehiago: www.bind40.com

Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/83920

Partekatu

Beste berri batzuk