Sei enpresa berri aurkeztu dira Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresak konektatzeko K·business ekimenaren hamalaugarren edizioan

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, K·business

AVL Ibérica Euskadi, Basquevolt, Bibagu, Drone by drone, Senstile eta Solaria dira azken hilabeteetan Euskadiko Parke Teknologikoetan ezarri diren eta topagune honetan parte hartu duten erakundeetako batzuk.

Euskadiko Parke Teknologikoek berriki enpresataldean parkeetan ezarri diren sei erakunde berri aurkeztu dituzte K·business Ongi Etorri topaketan. AVL Ibérica Euskadi, Basquevolt, Bibagu, Drone by drone, Senstile eta Solaria enpresa berriek euren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak azaldu dituzte, harremanak, lankidetza eta negozioaren garapena sustatzeko helburua duen Euskadiko Parke Teknologikoen erakundeen arteko topagune horretan.

Topaketak 14 edizio bete ditu, eta guztietan 480 erakundek hartu dute parte. Merkataritza-akordio ugari sortu dituzten 300 bilera baino gehiago egin dira.

 Aurkezpen-txanda

Ekimenak enpresa bakoitzaren aurkezpen-txanda bat eta alde biko 28 topaketa izan ditu, inskribatutako erakundeen arteko harremana, lankidetzarako aukerak eta negozioen garapena errazteko.

AVL(Donostiako Campusa), mundu mailako enpresa nagusietakoa da automobilgintzako industriaren garapenean, simulazioan, entseguan eta integrazioan lanean ari den mugikortasunaren teknologian, beste sektore batzuk barne hartzeaz gain. Enpresak etorkizuneko mugikortasun-joerei erantzuten dieten kontzeptuak, soluzioak eta metodologiak eskaintzen ditu. Mundu mailan presentzia du, eta 2022tik Euskal Autonomia Erkidegoan bere filial AVL Iberica Euskadirekin.

Basquevolt (Vitoria-Gasteizko Campusa) egoera solidoko gelaxken ekoizpenean oinarritzen den proiektua da, eta Europan horrelako baterietan erreferentea den gigafaktoria izan nahi du, eta 2027rako 10GWh-ko ekoizpena aurreikusten du. Ibilgailu elektrikoetarako, garraio astunerako, energia berriztagarrietarako eta gailu elektronikoetarako material eta gelaxka onenak izango dituen egoera solidoko bateria jasangarrien teknologia, seguruagoa eta oso lehiakorra, garatzen du.

Bibagu (Donostiako Campusa) Pertsonen ongizatea neurtzen eta hobetzen duen software-plataforma, lantalde motibatuak eta produktiboak sortzeko. Lan-esperientzia neurtzeko eta lantaldeei laguntzeko prozesu baten bidez, pertsonen premiak hautematen ditugu, eta erakundean aldaketa handia eragiten duten ekintza txikiak ezartzen ditugu, talentua fidelizatzeko eta profil berriak erakartzeko.

Drone by drone-k (Zamudio/Derioko Campusa) aire-lanak egiten ditu dron edo UAS bitartez, hainbat sektoretan, topografian, prezisioko nekazaritzan, industriako ikuskapenetan, ikus-entzunezkoetan, geologian, segurtasunean edo prestakuntzan, besteak beste, azken teknologiak erabiliz eta zerbitzu berri bakoitzean berrituz.

Senstile (Zamudio/Derioko Campusa) fashiontech sektoreko startup-a da, eta produkzio-prozesuaren balio-katearen urrats guztietan aplika daitekeen edozein ehunen biki digitala sortzen duen teknologia garatu du.

Solaria (Gasteizko Campusa) enpresa liderra da Europa hegoaldean energia fotovoltaikoaren garapenean eta sorkuntzan, deskarbonizazioan era aktiboan laguntzeko eta energia-eredu globala energia garbietan oinarritzea lortzeko, enpresa-estrategian eta -kudeaketan ikuspegi jasangarria ezarriz.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoen Networking zerbitzua da, eta Parke enpresei inguruko beste enpresa eta eragile batzuk ezagutzen eta haiekin harremanetan jartzen laguntzea du helburu, lankidetzan aritzeko eta negozioa garatzeko aukerak identifikatuz eta sortuz.

K·business zerbitzua Euskadiko Parke Teknologikoen BEParke ekimenaren barruan dago. Ekimen horren helburua enpresa-proiektuen beharrei erantzutea da, zerbitzu espezializatuen katalogo berriaren bitartez. Horrela, Neworking K·business zerbitzuaz gain, Parke markak beste lau zerbitzu berri ditu: K·talent, K·impulse, K·future eta K·media, garapen enpresarial, profesional eta pertsonala bultzatzeko pentsatuak. https://parke.eus/eu/negozio-ekosistema/

Partekatu

Beste berri batzuk