Euskadik Food 4 Future hartuko du: ezagutza, zientzia eta enpresa-esperientzia, elikagaien industria jasangarria, osasungarria eta segurua sustatzeko
Ekainaren 15etik 17ra Bilbon, Food 4 Future – ExpoFoodTech ekitaldiak enpresa-esperientzia berritzaileenak, azken aurrerapen zientifikoak eta datozen urteetan sektorea eraldatuko duten elikagaien eta edarien garapenaren joerak aurkeztuko ditu
Food 4 Future-k, Nebext enpresak eta AZTI zentro teknologikoak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntza du, baita elikadura- eta edari-arloko elkarte eta enpresa nagusiena eta EIT Food sare ekintzaile berritzailearena ere, Bilbo Foodtech Berrikuntzaren Hiriburu bihurtzeko
Aurkeztu dute ofizialki Food 4 Future – ExpoFoodTech 2021: ekainaren 15etik 17ra Bilbao Exhibition Centren (BEC) ospatuko den elikagaien eta edarien sektorea bilduko duen ekitaldi profesionala. Hiru eguneko foro horretan, elikagaien industriak datorren hamarkadan izango dituen erronka guztiak aztertuko dira, hala nola sektorearen digitalizazioa, eredu iraunkorragoen bilaketa edo osagaien eta produktuen berrikuntza.
Food 4 Futurek balio-kate osoko profesionalak bilduko ditu Bilboko BECen, teknologia eta zientzia elikagaien industriaren beharrezko iraultza sortzen ari direla erakusteko. “Food 4 Future datozen urteetan elikagaien sektorea eraldatzen lagunduko duten berrikuntza teknologikoak, berrikuntza disruptiboak eta ezagutza zientifiko aurreratuena aurkezteko Europan eta nazioartean erreferentzia izateko helburuarekin sortu da”, nabarmendu du Alberto Planas NEBEXTeko zuzendari nagusiak, HIP-Horeca profesional Expo (ostalaritzako berrikuntzari eskainitako ekitaldi profesionala) ekimenaren barruan gaur egin den aurkezpen ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren babesa duen Food 4 Future ekitaldiaren aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek ere parte hartu du, eta adierazi du ” Food 4 Futurek Euskadi kokatzen du Foodtechen lurralde aurreratu gisa. Elikadura-ekosistema egituratu bat izanda, irtenbide berritzaileak garatzen dituena sektorearen erronka estrategikoetarako, nazioarteko eragileekin lankidetza eta gaitasunak sustatzen ditu, elikagaien sektorea jasangarria, segurua, osasungarria eta berezia izan dadin”.
Bestalde, Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako (Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Agentzia) zuzendari nagusiak adierazi duenez, “Ekitaldi hau gure enpresentzako negozio-aukera berriak bilatzeko eta identifikatzen aurrera egiteko estrategiaren barruan kokatzen da, ekoizpen-eraginkortasunak, merkatuko irtenbide berriak edo elikaduraren arloko produktu berritzaileak eman diezazkieten”.
Ordezkari publikoekin batera, Javier Sierra ICEXeko Nazioartekotze Zuzendari Nagusiak ere parte hartu du, eta nabarmendu du “ekitaldi hau hitzordu estrategikoa” dela “gure herrialdea nazioarteko ekonomian gero eta handiagoa eta funtsezkoa den sektore batean kokatzeko”; eta Mauricio García de Quevedo, Food for Life Plataforma Teknologikoko presidentea, “Food 4 Future Euskadira iristean, Bilbo Foodh Berrikuntzaren munduko hiriburu bihurtuko da” esan du.
Rogelio Pozo Food 4 Future World Summit kongresuko zuzendariak eta AZTIko zuzendari nagusiak kongresua egituratuko duten gakoak aurkeztu ditu bere hitzaldian. “Digitalizazioa, jasangarritasuna eta osasuna giltzarri dira elikagaien industria iraultzeko eta kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriagoak eta osasungarriagoak sortzeko, eta horixe bilatuko dugu Food for Future-n”, azpimarratu du.
Food 4 Future-k Espainiako gobernuaren laguntza du, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren bidez, bai eta erakunde publiko eta pribatuena ere, hala nola ICEX, EIT Food, hazi, Food for life Spain, Grupo Spri Taldea, Eatable Adventures, IASP (Parke Zientifikoen eta Berrikuntza Arloen Nazioarteko Elkartea) edo Santelmo Business School.
Nazioarteko 280 aditu munduko BPGren% 11 ematen duen industriaren ordezkari izango dira
Elikagaien industriak munduko BPGren %11 osatzen du, eta 2050ean elikagaien eskaria %70eraino igotzea espero da. Gainera, industria horren digitalizazioak 300 bilioi eurotik gorako eragina izan dezake 2021etik 2025era bitartean. Zifra horiek erakusten dute industriaren garrantzia eta digitalizazioa bultzatzearen garrantzia, bai eta elikagaiak sortzeko prozesu berriak diseinatzen ari diren teknologiak ere.
Food 4 Future – ExpoFoodTech enpresak 3 egunez aztertuko ditu elikagaien segurtasunari, packagingari, elikagaien prozesamenduari, garraio eta logistikari eta abarri aplika dakizkiekeen soluzio teknologiko berritzaileenak, prozesuak optimizatzeko eta negozio-eredu eraginkorragoak lortzeko. Nazioarteko 280 adituk baino gehiagok parte hartuko dute Food 4 Future agendan, eta 56 hitzaldi baino gehiagotan merkatuko joera berriak aztertuko dituzte 6 foro bertikaletan: Meat Forum, Beverage, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro. Gainera, bertaratzen direnek, adimen artifiziala, Blockchain, IIOT, Bioteknologia, Data Analytics, Zibersegurtasuna, Cloud eta Automatizazioa eta Robotikarekin lotutako soluzio teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.