Euskadik hiri iraunkorren bere teknologia esportatu du

Araba

Eusko Jaurlaritzak Amerika arteko Garapenerako Bankuko (BID) gobernadoreen urteroko bileran aurkeztu du hiri iraunkorren URBE2050 plataforma. SPRIko zuzendari nagusi Tomas Orbeak aurkeztu zuen Euskadiren kasua, BIDeko presidente Alberto Morenok mintegia ireki ondoren, eta 300 lagun inguru bertaratu ziren aurkezpenera. URBE2050 plataformak euskal esperientzia aprobetxatzen du, kontuan izanik nazioarteko sariak dituzten hiru hiriburu dituela, eta beste hiri batzuekin partekatzen du.

Eusko Jaurlaritza, 23/03/2012

Eusko Jaurlaritzak gonbita jaso du Euskadin bizi izan dugun hiri birsorkuntza iraunkorraren esperientzia aurkezteko Amerika arteko Garapenerako Bankuko (BID) gobernadoreek Montevideon (Uruguai) egin duten urteroko bileran. Testuinguru horretan, mintegi bat egin dute Latinoamerika eta Karibeko garabideko hiriei eta hiri iraunkorrei buruz eta SPRIko zuzendari Tomas Orbea jaunak URBE2050 plataforma aurkeztu du. Plataforma horren helburua da EAEko eta nazioarteko enpresa eta erakundeen arteko lankidetzarako plataforma bat sortzea, tokiko bazkideekin “irabazi – irabazi” aliantzak garatu eta hiri iraunkorrak sortzeko Latinoamerikan. Euskadik hiriaren eta ekonomiaren eraldaketan izandako esperientziak eta bildu duen jakintza aprobetxatuko dira helburu horiek lortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk