Euskadik, neurozientzia kognitiboa ikertzen duen Espainiako lehenengo zentroa ireki du Donostiako Teknologi Parkean
Bikaintasunezko ikerketa zentro honen helburua “haur, gazte eta helduek hizkuntza bereganatzeko prozesatzeko eta irudikatzeko dituzten mekanismo neuropsikologikoen erraiak ateratzea da, arreta berezia eskainiz elebitasunari eta eleaniztasunari”
Patxi López lehendakariak, BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language inauguratu du, bikaintasunezko ikerketa zentro bat. Bertan, Eusko Jaurlaritzak, 2012ra arte, 13,5 milioi euro inbertituko ditu eta erronka bat du, Euskadi “bere garapen mailarengatik, Europako lehenengo eskualdeen artean” kokatzea. Ildo horretan, lehendakariak iragarri du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak, I+G+b baliabideetan eta unibertsitate, zentro teknologiko, enpresa eta erakundeen koordinazioan eta “sareko lanean” “eraginkortasun handiagoa” bultzatuko duela berrikuntzaren arloan. “Horrela soilik elkartuko ditugu zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sare osoaren ahaleginak, koordinatuko ditugu programak eta saihestuko ditugu erredundantziak eta eraginkortasunik ezak”, adierazi du.
Euskadik, gaurtik aurrera, neurozientzia kognitiboa ikertzen duen Espainiako lehenengo zentroa dauka. Patxi López lehendakariak, gaur goizean, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroaren egoitza inauguratu du, Miramon Parke Teknologikoan kokatutako bikaintasunezko ikerketa zentro bat. Bertan, Eusko Jaurlaritzak, 2009 eta 2012 bitartean 13,5 milioiko inbertsioa egingo du. Lehendakariak, bikaintasunezko ikerketa zentro honek duen garrantzia nabarmendu du, eta adierazi du aurrean duen erronka, Euskal Autonomia Erkidegoa “bere garapen mailari esker, Europako lehenengo eskualdeen artean” kokatzea dela. BCBL Miramon Parke Teknologikoan kokatuta dago, 1.500 m2 ditu eta 15 nazionalitate desberdinetako 50 langile. Bikaintasunezko ikerketan zentro honen helburua “haur, gazte eta helduek hizkuntza bereganatzeko, prozesatzeko eta irudikatzeko dituzten mekanismo neuropsikologikoen erraiak ateratzea da, arreta berezia eskainiz elebitasunari eta eleaniztasunari”.
Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak, “aurretik dagoenaren bikaintasuna babesten jarraituko” duela, baina “I+G+b jardueretarako baliabide mugigarrien erabileran eraginkortasun handiagoa eskatuko dela”. “Horrela, eskakizun nagusietako bat da Jaurlaritza osoaren eta erkidego osorako benetako Plan bat lortzea. “Horrela soilik elkartuko ditugu zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sare osoaren ahaleginak, koordinatuko ditugu programak eta saihestuko ditugu erredundantziak eta eraginkortasunik ezak”, adierazi du.
BCBL zentroa, Eusko Jaurlaritza garatzen ari den “herri apustuaren” adibide bat da, “bere unibertsitateak, I+G zentroak, zentro teknologikoak, enpresak eta erakundeak kultura berritzaile bat xurgatu dezaten” eta herri hau “talentuaren erakarpen” bihurtu dadin.
Bestalde, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak adierazi du garrantzitsua dela egungoa bezalako krisi egoeran, “begirada zeruertzerantz altxatzea”, “talentua sortzen” jarraitu ahal izateko. Gainera, Celaák azpimarratu du Jaurlaritzak “izugarrizko interesa” duela zentro honetan, “erabilitako topikoak baztertzen hasteko” eta hizkuntza proiektuak “ebidentzia finkoetan oinarrituz” hobetzeko.