Euskadiko 13 erakunde ari dira lanean industria-enpresetan zibersegurtasuna areagotzeko proiektu batean

Albisteak, Araba

Basque Cyber Security Shared Data (BCSSD) proiektuak gune digital seguru bat sortuko du, erakundeek zibersegurtasun industrialarekin lotutako datuak parteka ditzaten. Lankidetza horretatik abiatuta, irtenbideak eta/edo zerbitzuak garatuko dira zibersegurtasuneko mehatxuei aurre egiteko eta, horrela, etorkizunean ziber-industria bat bermatzeko

Perseus Cybersecurityk koordinatuta eta SPRI Taldeak batera finantzatuta (Hazitek 2023), proiektuak 3 urteko iraupena du

Basque Cyber Security Shared Data (BCSSD) proiektuaren helburu estrategikoa Euskadiko enpresa-ehunaren zibersegurtasun-maila handitzea da. Horretarako, datozen hiru urteetan, EAEko 13 erakundek teknologien ikerketan lagunduko dute, datu-gune fidagarri eta eragingarria eraiki ahal izateko, industria-zibermehatxuei erantzungo dieten adimen-tresnak sortzeko.

Hala, aurreikusten da ikerketa horren emaitza izango dela espazio digital seguru bat sortzea, enpresek zibersegurtasun industrialarekin lotutako datuak modu seguruan partekatu ahal izateko. Gune hori sortu ondoren, enpresen beharrei erantzungo dieten irtenbideak edo zerbitzuak garatu eta merkaturatu ahal izango dira, zibersegurtasunaren arloko erronkei aurre egiteko.

Proiektuan parte hartzen duten erakundeek azpimarratu dutenez, “etorkizunean, industria-enpresek informazioa partekatzen badute bakarrik funtzionatu ahal izango dute praktika eta plataforma horien funtzionamenduak. Horregatik, lankidetza-balioak eta datuak partekatzeko prest dagoen enpresa-komunitate bat sortzea sustatzen du proiektuak, etorkizunean ziber-industria bat bermatzeko “.

BCSSD hurrengo hiru urteetan garatuko da, eta SPRI Taldeak finantzatzen du, Hazitek 2023 I+Grako laguntza-programaren bidez. Uztailean abiatu zen proiektua, Perseus Cybersecurityk gidatuta eta koordinatuta. Era berean, proiektuan parte hartzen dute: AEG Power Solutions Iberica, Bullhost, Codesyntax, Fagor Arrasate, Jakincode, S21Sec, Secure & IT, Teknei, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, Ikerlan, Koniker eta GAIA Klusterra.

Egindako lehen aurrerapenak Basque Open Industry ekitaldian aurkeztuko dira datorren azaroaren 14an. Hitzaldi honetan, PERSEUSeko Etxahun Sanchezek proiektuaren garrantzia eta horrek zibersegurtasun industrialean duen eragina azpimarratuko ditu. Proiektuaren azken emaitza gisa, ziberinteligentziaren arloan industria-komunitatearentzat balio erantsiko zerbitzuak eraikitzea espero da.

Partekatu

Beste berri batzuk