Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, ezagutzaren sozializazioaren adibide

Araba

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari Nagusi Itziar Epalza eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kudeatzaile Amaia Bernarás irakasle gonbidatuak izango dira Deusto Business Schooleko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualean

IMG_2507 (Copiar)Deusto Business Schoolek lehenengoz martxan jarri duen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualean parte hartzen ari da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea. Besteak beste, Parkean bertan kokatutako Gamesa, Tecnalia eta Euskaltel daude entzute handiko 12 erakunde kolaboratzaileen artean, baita Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia ere.

Enpresa- eta industria-ehunaren garapenera eta lehiakortasunera bideratutako ekintzailetzako proiektu berritzaileak sortzeko eta haien liderrak izateko gai diren profesionalei prestakuntza eskaintzea da masterraren helburua. Hainbat ERRONKARI aurre egin beharko diete ikasleek, erakunde kolaboratzaileekin zuzeneko hartu-emanean. Nabarmentzekoa da, gainera, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eginkizuna.

EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA: Kudeaketa- eta berrikuntza-eredua

Parkeen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzak “Enpresa-kudeaketaren Gakoak” ikasgaia emango du, alegia, Gamesa enpresak proposatutako erronkaren gaietako bat.

Bestalde, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kudeatzaile Amaia Bernarás ere irakasle gonbidatu arituko da. “Berrikuntzako sistemak eta ereduak” ikasgaiaz arduratuko da, Petronorrek proposatutako erronkaren barruan.

Parkeetan kokatutako 500 enpresa baino gehiagok osatzen dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea. Guztira 4.500 milioi euroko baterako fakturazioa dute, eta 16.000 langiletik gora.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Hauek dira masterreko erakunde laguntzaileak: Petronor, Salto, Idom, Deloitte, Urbegi Taldea, CIE Atomotive, BBK, Lanbide, Gamesa, Tecnalia, Euskaltel, Deustuko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Partekatu

Beste berri batzuk