Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Kudeaketa Aurreratuaren ZILARREZKO A

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A jaso du; saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Euskaliten bitartez

2018an, Brontzezko A jaso zuen

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A saria jaso du; horretarako, “Euskaliteko Ebaluazio Klub”eko kideek kanpo-ebaluazioa egin diote. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren aintzatespenak Euskalitek kudeatzen ditu, eta helburua da erakunde aurreratuenak aintzatestea eta Euskadiko kudeaketako jardunbide egokienak identifikatzea; horretarako, kudeaketako praktiketan aurreratuen dauden enpresa eta erakundeak aintzatesten dira, eta haien interes-taldeen, bezeroen, hornitzaileen, langileen, akziodunen eta gizartearen gogobetetasuna bilatzen dute.

Sareak, 2017an Plan Estrategikoa abian jartzean, erreferentzia gisa Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua hartzea erabaki zuen, bere kudeaketa-sistemak hobetu eta ebaluatzeko. Erabaki horren ondorioz, 2018an Kudeaketa Aurreratuaren Brontzezko A saria jaso zuen, eta, bi urte geroago, Zilarrezko A saria.

Sareak bere gain hartu zuen Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak eragin zuzena du Euskadiko hiru parkeetako 572 enpresa eta I+G agenteen, hornitzaileen, langileen, akziodunen eta, jakina, gizartearen onuran. Kudeaketa-eredu horrek aukera ematen du erakundeak abian jarritako praktikek oreka egokia ekartzeko haien interes-taldeentzat; beraz, ildo horretatik lanean jarraituko du, orain arte lortutako emaitzak ikusita.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia-parkeek Euskadiko industria-egituran duten garrantzia nabarmendu behar da, bai Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren agente katalizatzaile gisa, bai enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateen arteko ezagutzaren trukerako eta transferentzia teknologikorako erreferente gisa; horretarako, enpresa berritzaileak sortu eta haztea sustatzen dute, kalitateko espazio eta instalazioak eskaintzen dituzte eta balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dituzte modu jasangarrian.

KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA

Kudeaketa Aurreratuaren Eredua prestatzeko, kudeaketako adituen parte-hartzea eta adostasuna lortu da; aditu horiek EUSKALITek koordinatzen dituen erakunde eta instituzio garrantzitsuetakoak eta ebaluazio-klubekoak dira.

Haren xedea da enpresak eta erakundeak orientatzea lehiakortasunerako hobekuntzak bilatzeko beharrean eta, horretarako, azken hamarkadotan zenbait eremutatik ekarritako kudeaketako kontzeptuak integratzea: Ezagutzaren Kudeaketa, Kalitate Osoa, Bikaintasuna Kudeaketan, Berrikuntza eta Enpresa Erantzukizun Soziala, besteak beste.

Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia Euskadiko erakundeen arteko lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa sustatu eta zabaltzeko ekimen horretatik sortu da Kudeaketa Aurreratuaren Euskadiko Saria.

Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen horiek euren kudeaketa-praktiketan garapen- edo aurrerapen-maila jakin bat erakusten duten Euskadiko enpresek, ikastetxeek, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek eskuratu ohi dituzte. EUSKALIT da aintzatespenak emateko ardura duen erakundea, eta aintzatesteko bi helburu argi ditu: kudeaketan aurreratuen dauden erakundeak identifikatzea, beste batzuentzat pizgarri eta erreferente izan daitezen, eta, bestetik, jendaurrean aintzatestea erakunde horiek eginiko ahalegina eta euren kudeaketan lortu duten aurrerapen-maila.

Partekatu

Beste berri batzuk