Euskadiko Parke Teknologikoen sareak 425 enpresa, 15.000 lanpostu eta 3.634 milioiko fakturazioarekin itxi zuen 2013.urtea

Bizkaia

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoen iazko jarduerak, %4,9ko eragina izan zuen BPGarengan, enpleguaren gainean %4,3koa eta zerga-bilketan berriz %5,3koa.

Euskadiko Parke Teknologikoen sareak 425 enpresa, 15.000 lanpostu eta 3.634 milioiko fakturazioarekin itxi zuen 2013.urteaEuskadiko Parke Teknologikoen Sarea osatzen duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek eta Garaia Berrikuntza Guneak 425 enpresa, 15.023 lanpostu eta 3.634 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuten 2013.urtea. Honenbestez, aurreko urtearekin alderatuz, enpresa kopuruan jaitsiera txiki bat egon da (5 gutxiago), baita fakturazioan ere (%3 gutxiago); langile kopuruan berriz, igoera txiki bat (32 langile gehiago).

Enpresa kopuruak behera egin badu ere, azpimarratzekoa da enpresa berrien  kokapenak izan duen portaera, izan ere urterako aurreikusitako helburuak gainditu egin baitira; 2013.urtean guztira 30 enpresa berri kokatu ziren Parke Teknologikoetan, 16 Bizkaian, 6 Gipuzkoan eta 4na Araban eta Garaia Berrikuntza Gunean.

Ikerketa eta Garapenari dagokionean, Euskadiko Parke Teknologikoetan kokatutako enpresek 425 milioi euro inbertitu zituzten I+G proiektuetan, fakturazio osoaren ia %12a. I+Gan lan egiten duten pertsonen kopurua berriz, 4.828koa izan zen iaz, langile guztien %32.

Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresek I+G arloan egiten duten gastua, Euskadin I+Gan egiten den gastu osoaren %34a da eta enpresek egiten dutenaren %45a.

Jarduera sektorearen inguruan, IKT da sektore nagusia %27arekin, ondoren I+G dago %19arekin, Elektronikak %12 suposatzen du, Aeronautikak %11 eta Biozientziek %9 (langileen araberako ehunekoa)

Arabako Teknologi Parkeak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Garaia Berrikuntza Guneak eraikinetan 754 mila metro koadrotik gora dute, 589 mila metro koadro enpresenak dira eta 165 mila metro koadro parkeenak. Parkeen jabegokoak diren eta enpresa zein zentro teknologikoei alokatutako eraikinen betetze maila %61koa da. Betetze mailak behera egin du, hain zuzen ere Parkeetan egindako azpiegitura berriak kontutan hartu direlako eraikitako metro koadroen kopurua kalkulatzerakoan, hala nola UPV/EHUko Zientzia Parkeko Egoitza eta Biofisika Bizkaia eraikinak, oraindik erabiltzen hasi ez direnak.

Inpaktu azterketa

Euskadiko Parke Teknologikoek, bertan egiten den jardunak Autonomi Erakidegoaren jarduera ekonomikoan iaz izan zuen eraginari buruzko azterketa egin dute. Honenbestez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoen jardunak BPGaren %4,9ko eragina izan zuen 2013an, enpleguaren gainean %4,3koa eta zerga-bilketan, azkenik, %5,3koa.

[i]

Presidentearen balorazioa: Euskadiko Parke Teknologikoen Presidente Jose Miguel Corresek azpimarratu du Parke Teknologikoek jarduerari eutsi diotela ia aurreko urteetako maila berean eta 2013.urtea zein zaila izan den ikusita, hori albiste ona dela. “Enpresa kopuruak pixka bat behera egin badu ere, aipatzekoa da 30 enpresa berri kokatu direla Parkeetan eta horrek esan nahi du aurreko urteetako mugimendu eta dinamikara itzultzeko joera somatzen dela.” Corresek esan du 2014.urtean Euskadiko Parke Teknologikoek enpresa berriak sortzeko espazioen eskaintza handitu egingo dutela, Bizkaian eta Gipuzkoan, inkubaziorako azpiegitura berriak martxan jarriz.

2013ko datuak eskuratuDatuak_web


[i] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoetan kokatutako enpresek emandako datuekin landutako informazioa.

Partekatu

Beste berri batzuk