Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza-hitzarmena lortu du Food 4 Future-rekin nekazaritzako elikagaien industriaren etorkizuna marrazteko

Albisteak, Bizkaia

Maiatzaren 17tik 19ra, Food 4 Future – Expo Foodtechek foodtech industriako 6.000 lider baino gehiago bilduko ditu Euskadin

Food 4 Future ezinbestekoa da nekazaritzako elikagaien industriarako, ezagutzaren transferentzia bultzatzeko, negozio-aukerak sortzeko eta balio-kate osoa eraldatzeko irtenbide teknologikoak aurkitzeko. Akordio honen bidez, Sareak bere parkeetan hazkunde handieneko ekosistemetako bat babesten du

Food 4 Future – Expo Foodtech nekazaritzako elikagaien industriarako eta industria laguntzailerako nazioarteko erreferentziazko foroa da (makineria-enpresak, industria kimikoa, bioteknologia. Ikerketa, etab.), industriaren berrikuntza gidatuz, bere segmentu guztietan: haragia, edariak, arrantza, esnekiak, barazkiak, frutak, zerealak, kontserbak eta olioa.

Automatizazioa eta robotika, 4.0 industria, eta elikadura jasangarria eta osasungarria

Food 4 Future bigarren edizio bat prestatzen ari da, edukiz, arrakasta kasuz eta berritasunez betea. Bertan, 250 marka, enpresa handi, enpresa txiki eta ertain eta startup baino gehiago egongo dira ordezkatuta, profesionalek irtenbide teknologikoak eta elikadura-produktuak aurkituko dituzten erakusketa-eremu batean, industriaren balio-kate osoa modernizatzen eta digitalizatzen lagunduko dutenak, lehengaietatik hasi eta prozesu logistikoetaraino.

Gainera, kongresuak 350 hizlari baino gehiago bilduko ditu, nekazaritzako elikagaien industriako sektore bakoitzerako saio eta foro bertikaletan. Horiek industriaren erronka handiei erreparatuko diete, eta bereziki azpimarratuko dituzte: automatizazioaren eta robotikaren aplikazioa, 4.0 industria berrirako trantsizioa eta elikadura jasangarri eta osasungarriarekin lotutako edukiak.

Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik, sektoreko profesional guztiak animatu nahi ditugu Food 4 Future World Summit-eko Call for Speakers-ean parte hartzera, baita beren proiektu berritzaileak Food Tech Innovation Awards 2022 delakoei aurkeztera ere.

Partekatu

Beste berri batzuk