MAIER eta CIDETECek I+G+b arloko aliantza berritu dute

Albisteak, Gipuzkoa

Ikerketa zentroak ibilgailuen sektorerako osagai estetiko eta funtzionalen fabrikatzailearen bazkide teknologikoa izaten jarraituko du

Ibilgailuen sektorerako osagai estetiko eta funtzionalen fabrikazioan liderra den MAIER nazioarteko enpresak eta ikerketa aplikatuko CIDETEC erakundeak I+G+b arloan elkarrekin lan egiten jarraituko dute, baita negozio-bide berriak bilatzen ere. Akordio berriarekin, bi entitateek 2024ra arte jardungo dute elkarlanean.

MAIER 2003an CIDETECen patronatuan sartu zenean hasi zen aliantza hori, eta 2005ean ziurtatu zen, lehenengo lankidetza-hitzarmena sinatzean. Teknologia garatzeko prozesuan bi erakundeek elkarrekin lan egiteko asmoa dutela erakusten du aliantza horrek, eta CIDETECek MAIERen funtsezko bazkide teknologiko gisa duen posizioa indartzen du, enpresaren helburu estrategikoekin bat eginez.

Gainera, bi erakundeek negozio-hobi berriak bilatuko dituzte, haien jarduerak bertan txertatu ahal izateko, CIDETECek ibilgailuen sektorean nahiz merkatu berrien arloan duen ezagutza eta eskarmentua oinarritzat hartuta.

Partekatu

Beste berri batzuk