Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko bost startup hautatu dira eraldaketa digitalaren inguruko Digital Enterprise Show (DES) erreferentziazko ekitaldian parte hartzeko

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Arabako Parkeko E-process Med, Data Value Management eta Osane Consulting, Bizkaiko Parkeko Dronak Robotics eta Gipuzkoako Parkean egoitza duen  Nuavis Technology startupek izango dute estatu mailan nahiz nazioartean lider diren enpresa, Venture Capital eta inbertsioguleen aurrean pitch bat egiteko aukera

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak “partner” gisa hartzen du parte ekitaldian. Horri esker, Parkeko enpresa eta profesionalek erreferentziazko ekitaldi horretara baldintza berezietan sartzeko aukera dute. Horretarako, eskaerak helbide honetara bidali behar dira: dnm@parke.eus

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egin du eraldaketa digitaleko erreferentziazko ekitaldietako batekin. Eraldaketa digitalaren arloan lan egiten finkatutako enpresa eta startup guztietarako ezinbesteko hitzordua da.

Digital Enterprise Show ekitaldiak abangoardiako teknologiak eta lehen mailako hizlariak biltzen ditu bisitarien beharrak, helburuak eta erronkak betetzeko. Gainera, B2B plataforma ahaltsua da, negozio-aukerak sortzen ditu, marka sustatzen du, lidergo intelektuala eta harreman komertzialak indartzen ditu erreferentziazko skateholder nagusiekin.

Bertaratutakoek lehiakortasuna handitzeko azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte, eta inspirazioa bilatu ahal izango dute mundu mailan oso teknologikoak diren 300 enpresa baino gehiago bilduko dituen azalpen globalean. Digital Business World Congress-ek edizio honetan nazioarteko 500 hizlari bilduko ditu; arrakasta-istorioak eta negozio-eredu berriak aurkeztuko dituzte, eta lidergoari eta estrategia digitalak ezartzeari buruzko gaiak eztabaidatuko dituzte 250 ordu baino gehiagoko hitzaldietan.

Digital Enterprise Show (DES) ekitaldiaren baitan, DES Innovation Hub-ek aparteko aukera eskaintzen du eta eraldaketa digitalean eragina izaten ari diren startupentzat, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik parte hartu duten 40etatik aukeratutako bostek, –E-process Med, Data Value Management eta Osane Consulting, Dronak Robotics, eta  Nuavis Technology- enpresa liderren, Venture Capitalen eta inbertsiogileen aurrean pitch bat egin ahal izango dute.

Parkeen Saretik ekitaldia babestu nahi izan dugu; horrek parte-hartzaileen lanari ikusgarritasun handiagoa emango die. Izan ere, DES Europa mailako sektoreko erreferentzia handiena da.

Gainera, ekitaldi honetan egonda, euskal parte-hartzaileek proiektu berritzaileei aitorpena ematen dieten European Digital Mindset Awards sarietarako sarbidea izango dute.

AUKERATUTAKO ENPRESAK

Arabako Teknologia Parkea:

  • E-PROCESS MED: Prozesu medikoen digitalizazioa
  • Data Value Management: Datuen bidezko enpresen modernizazioa eta digitalizazioa (Big Data)
  • Osane Consulting: Eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna

 Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea:

  • Dronak Robotics: Dronika eta robotak urrunetik pilotatuta

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

  • Nuavis Technology: Industria-sektorerako ikusmen artifizialeko irtenbide adimentsuak.

Ekitaldira joateko interesa duten Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresa eta profesionalek baldintza bereziak izango dituzte. Horretarako, eskaerak helbide honetara bidali behar dira: dnm@parke.eus.

Partekatu

Beste berri batzuk