ExpoFoodTech-en protagonista izango dira bioteknologia, automatizazioa, jasangarritasuna eta elikagaien segurtasuna

Albisteak, Bizkaia

Food 4 Future – ExpoFoodTech azokan foodtech berrikuntzako azken irtenbide eta joerak bilduko dira ekainaren 15etik 17ra

EIT Food elkarteak nutrizio osasungarriari buruzko kongresuaren laugarren edizioa ospatuko du Food 4 Future World Summit-en lehen edizioaren baitan

Akreditazioak zabalik daude, teknologiaren, automatizazioaren eta osagai berrien bidez elikagaien eta edarien industria irauliko duen berrikuntza liderraren lehen ediziora joateko

Food 4 Future – ExpoFoodTech 2021ek bere lehen ediziorako akreditazioak ireki ditu. Ekainaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Bilbao Exhibition Centren (BEC), berrikuntza teknologikoaren bidez elikagaien eta edarien industria eraldatu eta iraultzeko helburuarekin.

2020an, CoVID-19 dela eta, elikagaien eta edarien industriako enpresek eraldaketa digitalean aurrerapauso bat eman zuten, eraginkorragoak izateko eta kokapen estrategikoa sendotzeko. Ildo horri jarraituz, Food 4 Future – ExpoFoodTech 2021ek gakoak aztertuko ditu eta enpresak lehiakorragoak izateko irtenbideak erakutsiko ditu, foodtech digitalizazioan eta berrikuntzan oinarrituta, elikaduraren eta edarien industriaren balio-kate osora eta haren segmentuetara egokitutako soluzioak aurkeztuz: haragi-industria, arrantza-industria, esnekiak, olioarena, nekazaritza, zerealak, kontserbak, edariak.

Food 4 Future World Summit Agenda: gai nabarmenak eta irtenbide teknologikoak

Europar Batasunaren kalkuluen arabera, nekazaritzako elikagaien sektorean teknologiak aplikatzeak 90.000 milioi eurora arteko aurrezpena ekar dezake manufaktura-industrian. Beraz, prozesuen automatizazioa izango da gai nabarmenetako bat Food 4 Future World Summit-en, AZTI buru duen foodtech berrikuntzari buruzko Europako kongresurik handiena.

Biltzarraren lehen edizio honetan, bisitariek aurkituko dituzte: softwareak ekoizpena optimizatzeko, eraginkortasun energetikoko edo elikagaien segurtasuneko proiektuak eta laboreen tratamendua, bai eta blockchain soluzioak ere, produktuaren trazabilitatea ulertzeko, eta datuen analitika, bezeroen kontsumo-ohiturak ulertzeko. Horrekin batera, Food 4 Future World Summitek teknologiarik berritzaileenari buruzko auditorio espezializatuetan parte hartzeko aukera emango du, smart manufacturing, IoT, zibersegurtasun edo adimen artifizialeko teknologiekin lotutako proiektuekin.

Agenda horrek, gainera, industriaren segmentu bakoitzarentzako foro bertikalak izango ditu, arrantzari, nekazaritzari, haragi-sektoreari, esnekiei eta zerealei buruzko gai espezifikoekin, besteak beste. Sektoreko profesionalek eta liderrek CIOentzako, I+G zuzendarientzako edo Marketin zuzendarientzako berariazko agendak ere aurkituko dituzte Food 4 Future-n.

Food 4 Future-k ere showroom bat jarriko du bisitarien eskura, besteak beste, AgroBank, Blendhub, Siemens, CNTA, IRTA, Ibermática, Lantla, Omron, Inser Robotica, Marine Instruments, Trace Food, Combi Embalaje, PwC edo Tecnalia enpresek ekitaldian parte hartuko dute, beren sorkuntza-prozesuak erakusteko.

Euskal administrazioaren ordezkaritza eta EIT Food berrikuntza-foroa

EIT Food-ek, elikadura-ekosistema eraldatzeko sortutako Jakintzaren eta Berrikuntzaren Europako Erkidegoak (CCI), Food 4 Future World Sumit-en esparruan antolatuko du bere berrikuntza-foroaren laugarren edizioa. Bertan, elikadura osasungarriari buruzko joera berriak eztabaidatu eta aztertuko dira.

Food 4 Future ExpoFoodTech ekitaldiaren lehen edizioak beste bazkide estrategiko batzuen babesa izango du, hala nola ICEX, EIT Food, HAZI, ILSI (International Life Sciences Institute), Food for Life Spain, Grupo Spri Taldea, Eatable Adventures, IASP (Parke Zientifikoen eta Berrikuntza Arloen Nazioarteko Elkartea), edo Scheless Busmo.

Ekitaldiak Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere jaso du. “Euskadik erreferentzia izan nahi du nazioarteko food tech esparruan, eta elikagaien eta edarien industriaren berrikuntzaren eta digitalizazioaren erreferente bihurtu nahi du. Sektoreko profesional guztiak gonbidatzen ditugu gurekin bat egin dezaten, eta, denon artean, punta-puntako teknologiaren laguntzarekin, industria eraldatzeko aukera emango dugu “, adierazi dute Eusko Jaurlaritzatik.

Partekatu

Beste berri batzuk