Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresek oso nota altua eman diete Sareko zerbitzuei eta azpiegiturei
Erabiltzailearen Arreta ondoen baloratutako kontzeptu gisa finkatu da, eta Zerbitzu Orokorrek izan dute igoerarik nabarmenena
2021eko ekitaldiko datuak biltzen dituen gogobetetzeari buruzko inkestak, agerian uzten du EPTSak bere enpresei ahalik eta zerbitzurik onena bermatzeko egin duen ahalegina, pandemiak jarduera ekonomikoan izan duen eraginak markatutako testuinguruan
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zerbitzuek eta azpiegiturek 8tik gorako batez besteko nota lortu dute Parkeetako enpresen artean 2021eko gogobetetze-inkestan aztertutako esparru guztietan. Emaitza horrek aurreko ekitaldietan izandako goranzko joera sendotzen du, eta Zerbitzu Orokorrak kontzeptuaren hazkunde nabarmenean eta gainerako eremuen mantentzean edo hobekuntzan oinarritzen da. Horien artean Erabiltzailearen Arreta azpimarratu behar da.
Zehazki, hauek izan dira gogobetetze-txostenean ebaluatzen diren sei eremuetan lortutako notak: Erabiltzailearen Arreta (9,16), Azpiegiturak (8,64), Balio Erantsiko Zerbitzuak (8,22), Zerbitzu Orokorrak (8,64), Izaera Berritzailea (8,62) eta Gogobetetze Orokorra (8,78).
Era berean, nota orokor onena duen eremuaren barruan (Erabiltzailearen Arreta), inkestatutako enpresek hauek nabarmentzen dituzte EPTSren indargune gisa: lankidetzarako adeitasuna eta jarrera, harrera, “ingurunearen egokitasuna” eta komunikazio-zerbitzua.
Balorazio txikiena jasotzen duen kontzeptuari dagokionez (Balio erantsiko ekintzak eta zerbitzuak), inkestatutako enpresek adierazitako hobetu beharreko arloak zerbitzu osagarriei buruzkoak dira, eta, hala eta guztiz ere, 7,8ko nota jasotzen dute.
Zehatzago esanda, inkestak mugikortasunaren arloan soluzioak bilatzeko beharra islatzen du. Alderdi hori dagoeneko jasota dago EPTSren Plan Estrategikoan. Ildo horretan, Sarean modu aktiboan ari gara lanean enpresen eta profesionalen beharrei erantzungo dieten eta mugikortasun iraunkorreko eta adimenduneko ereduetaranzko bilakaera egokia bermatuko duten soluzioak eta alternatibak errazteko. Izan ere, EPTSk Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Plana (JMIP-PSMAU) du, etorkizuneko soluzioetan aurrera egiteko eta tresna berritzaileak garatzeko aukera ematen duena, hala nola, enpresekin batera landuko den mugikortasun-foroa.
Bestalde, 2021ean gora egin dute EPTSk antolatutako ekitaldietara joan den jende kopuruak eta balorazio positiboek, Balio Erantsiko Zerbitzuen (BEParke) egitura eta naming berriaren barruan. Hala ere, pandemiak Club Parke bezalako jarduerak gelditzea ekarri du, eta horrek eragina izan du Zerbitzu Osagarriekin erlazionatutako balorazioetan.
2021-2024 Plan Estrategikoaren garapena
EPTSk urtero egiten duen gogobetetze-inkesta funtsezko tresna da 2021-2024 Plan Estrategikoaren helburuak lortzeko. Horren bitartez, Sarearen balio-proposamena bermatzeko gakoak lortzen dira, hau da, kalitate goreneko lan-ingurunea osatzeko abangoardiako eta erreferentziazko espazio eta azpiegiturak eta zerbitzu bereizgarriak eskaintzea.