Euskadiko Teknologi Parkeak eta Deusto Business School lankidetzan arituko dira proiektu, prestakuntza, praktika eta topaketetan
- Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak eta Deusto Business Schooleko dekanoak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, bi erakundeen jarduerarekin lotutako esparru desberdinetan elkarlanean aritzeko.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Deusto Business Schol-ek, bere ikasle ohien elkartea den Deusto Business Alumnirekin batera, lankidetza hitzarmena sinatu dute. Erakundeotatik bultzatzen diren Unibertsitate-Enprea harremanen politikak indartzen dituen akordioa da, gaur Jose Miguel Corres, Parkeen Sareko presidenteak eta Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoak sinatu dutena.
Hitzarmenak, lankidetzarako konpromisoen xehetasunak jasotzen ditu. Prestakuntzaren arloan, Euskadiko Teknologi Parkeek eta bertan kokatutako enpresa, I+G zentro eta gainerako erakundeek baldintza bereziak izango dituzte Deusto Business Schoolen Programa Irekiak eta Zuzendarientzako eta Prestakuntzarako Masterretan. Honekin batera, Parkeek enpresetako pertsona espezializatuak identifikatu ahal izango dituzte, euren esperientzia profesionalak transmititzeko Deustoko negozio eskolako zenbait ikasgai, mintegi edo prestakuntza jardunaldietan, gradu eta graduondoko Ikasketa Planen esparruan, baita zuzendari prestakuntzaren berariazko programatan ere.
Zehatzago esateko, Deusto Business School eta euskal Parkeen Sareak zenbait mintegi-tailer diseinatuko dituzte elkarrekin; mintegiok txandaka egingo dira Bizkaia eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeetan eta Deusto Business Schoolen campusetan; Arabako kasuan, bertako Teknologi Parkean egingo dira.
Proiektu, praktika eta enpleguaren arloan, Parkeen sareak eta bere enpresek, ikasleen bidez enpresetan aplika daitezkeen berariazko proiektuak garatu ahal izango dituzte. Aldi berean, praktikak egiteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenak egitea indartuko dute, baita graduatzear dauden ikasleen profil desberdinen inserzioa eta Deusto Business Schoolen prestatutako 12.000tik gora ikasle ohiena.
Euskadiko Parke Teknologikoaren Sarearen eta Deusto Business School eta Deusto Business Alumniren artean lortutako konpromisoen osagarri izango dira, mintegiak antolatzeko eta bi aldeek interesgarritzat jotzen dituzten edukien hedapenerako elkarlana.